hezkuntza-edukia
Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Izenburua:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Erakusketa:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Gaiak:
- Bildumagintza | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Ermitage Museoa | Flandes
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Aipatutako artistak:
- Rubens, Peter Paul
Erakusketa hau Guggenheim Fundazioaren eta San Petersburgeko Ermitage Museoaren arteko akordio baten ondorio da, artelanak eta proiektuak elkarbanatzeko asmotan. Barroko flandestarra dokumentatzen duen erakusketa honetan, Ermitage Museoak munduko fondo aberatsenetako eta zabalenetako batean jasota dituen aldi horretako artelanak aurkeztuko dira. Izan ere, aparteko garaia izan zen Barroko flandestarra artearen sorkuntzan, arte unibertsalaren historian irudi gailenetako bat, Peter Paul Rubens, nagusi izanik.