Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Data:
2023ko ekainak 27 - 2023ko urriak 8
Komisariotza:
Doryun Chong eta Mika Yoshitake, Lucía Agirreren laguntzarekin
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Artelanak | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Bizitza | Estetika | Natura | Japonia
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/yayoi-kusama

Japoniako Yayoi Kusama (Matsumoto, Nagano, 1929) artista eta idazlearen atzera begirako erakusketa. Artearen historiak berreskuratu eta dagokion lekua eman dion ahots berezia da Kusama, ikono kultural global bihurtzeraino. Azken zazpi hamarkadetan, artistak sendotasunez jarraitu du bere ikuspegi abangoardista, estetika pertsonal berezia eta bizitzaren filosofia nagusia jorratzen. Haren lanak mugarik gabeko espazioekin eta birsorkuntzaren ziklo naturalei buruzko hausnarketekin liluratuko gaitu.

Yayoi Kusama erakusketak artistaren bizitzaren eta obraren historia kontatzen du, lehen planoan jarrita haren interkonexio-nahia eta haren sormen-esplorazioek bultzagarri dituzten existentziari buruzko galdera sakonak. Azken hamarkadan artistak Estatuan izan duen atzera begirakorik handiena da: 200 bat obraz osatua —pinturak, marrazkiak, eskulturak, instalazioak eta haren happening-ak eta perfomanceak dokumentatzen dituen artxiboko materiala—, Kusamaren lana hartzen du aztergai, nerabe zela, Bigarren Mundu Gerran, egin zituen lehen marrazkietatik hasi eta murgiltze-artelan berrienetara bitarte. Kronologikoki eta gaika antolatuta dago, eta sortzailearen gai nagusiak jasotzen ditu: Infinitua, Metaketa, Konektibitate erradikala, Natura kosmikoa, Heriotza eta Bizitzaren Energia. Yayoi Kusamaren unibertso obsesiboaren ikuspegi sakona eskaintzen du, “gizateria osoa sendatu” nahian hamarkada luzez bere obrarekin gure unibertsoa astintzeko ahaleginean diharduen artistarena.