Edukira zuzenean joan

Abakanowicz, Magdalena

Falenty (Polonia), 1930

Abakanowicz, Magdalena

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Falenty (Polonia), 1930 | Varsovian bizi da

1930
Falentyn jaioa, Polonian. Gurasoek Marta deitu zioten

1939
Naziek Polonia inbaditu zuten, eta tankeak bere etxe aurretik pasatzen ziren

1943
Gizon mozkor batek ama tirokatu zuen bere begien aurrean

1944
Varsoviako altxamendua. Ospitale batean lan egin zuen Poloniako hiriburuko zaurituentzat

1950
Magdalena izena hartu zuen. Varsoviako Arte Ederretako Akademian sartu zen

1954
Varsoviako Arte Ederretako Akademian graduatu zen. Urte hartatik aurrera, eta hirurogeiko hamarkadaren bukaeraraino hiru dimentsioko forma monumentalak sortu zituen, Abakans deitu zienak, berak fabrikatutako materialekin

1960 
Erakusketa bat egin zuen Kordegarda Ministertwo Kultury i Sztuki-n, Varsovian

1962 
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Poloniatik kanpo, Galerie Dautzenberg-en, Parisen

1965 
Erakusketa bat egin zuen Gallery Zacheta-n, Varsovian. São Pauloko Bienaleko Sari Nagusia jaso zuen. Irakasle gisa hasi zen lanean Poznaneko Arte Ederretako Akademian, Polonian

1966 
Erakusketa bat egin zuen Osloko Kunstindustrimuseet-en, hurrengo urtean Norvegiako zentro desberdinetan ikusi ahal izango zena

1967 
Erakusketa bat egin zuen Laussaneko Galerie Alice Pauli-n, Suitzan

1968 
Pragan zegoen sobietarren inbasioa gertatu zenean. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk van Abbemuseum-en, Eindhovenen, Holandan, ondoren herrialde horretako beste zenbait museotan ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Züricher Kunstgesellschaft-en, Helmhausen, Zurichen, Suitzan

1969 
Erakusketa bat egin zuen Kunsthalle Mannheim-en, eta Stedelijk Museum-en, Arnhemen, Holandan

1970 
Hirurogeita hamarreko hamarkadan eskala eta materialak aldatu zituen, eta Alterations sortu zituen, eskultura figuratiboen eta ez-figuratiboen zikloak. Erakusketa bat egin zuen Stockholmeko Nationalmuseum-en

1971 
Erakusketa bat egin zuen Wspólczenska galerian, Varsovian. Erakusketa bat egin zuen Pasadena Art Museumen, Kalifornian

1973 
Erakusketa bat egin zuen Arnolfini Gallery-n, Bristolen

1974 
Honoris Causa Doktore izendatu zuen Londresko Royal College of Art-ek

1975 
Erakusketa bat egin zuen Laussaneko Galerie Alice Pauli-n eta Londresko Whitechapel Art Gallery-n

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Emakumeak abstrakziogile
2021ko urriak 22 - 2022ko otsailak 27