Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Magdalena Abakanowicz

Galder Reguera

Izenburua:
Magdalena Abakanowicz
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Abakanowicz, Magdalena

Falenty (Polonia), 1930 | Varsovian bizi da

1930 Falentyn jaioa, Polonian. Gurasoek Marta deitu zioten
1939 Naziek Polonia inbaditu zuten, eta tankeak bere etxe aurretik pasatzen ziren
1943 Gizon mozkor batek ama tirokatu zuen bere begien aurrean
1944 Varsoviako altxamendua. Ospitale batean lan egin zuen Poloniako hiriburuko zaurituentzat
1950 Magdalena izena hartu zuen. Varsoviako Arte Ederretako Akademian sartu zen
1954 Varsoviako Arte Ederretako Akademian graduatu zen. Urte hartatik aurrera, eta hirurogeiko hamarkadaren bukaeraraino hiru dimentsioko forma monumentalak sortu zituen, Abakans deitu zienak, berak fabrikatutako materialekin
1960 Erakusketa bat egin zuen Kordegarda Ministertwo Kultury i Sztuki-n, Varsovian
1962 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Poloniatik kanpo, Galerie Dautzenberg-en, Parisen
1965 Erakusketa bat egin zuen Gallery Zacheta-n, Varsovian. São Pauloko Bienaleko Sari Nagusia jaso zuen. Irakasle gisa hasi zen lanean Poznaneko Arte Ederretako Akademian, Polonian
1966 Erakusketa bat egin zuen Osloko Kunstindustrimuseet-en, hurrengo urtean Norvegiako zentro desberdinetan ikusi ahal izango zena
1967 Erakusketa bat egin zuen Laussaneko Galerie Alice Pauli-n, Suitzan
1968 Pragan zegoen sobietarren inbasioa gertatu zenean. Erakusketa bat egin zuen Stedelijk van Abbemuseum-en, Eindhovenen, Holandan, ondoren herrialde horretako beste zenbait museotan ikusi ahal izan zena. Erakusketa bat egin zuen Züricher Kunstgesellschaft-en, Helmhausen, Zurichen, Suitzan
1969 Erakusketa bat egin zuen Kunsthalle Mannheim-en, eta Stedelijk Museum-en, Arnhemen, Holandan
1970 Hirurogeita hamarreko hamarkadan eskala eta materialak aldatu zituen, eta Alterations sortu zituen, eskultura figuratiboen eta ez-figuratiboen zikloak. Erakusketa bat egin zuen Stockholmeko Nationalmuseum-en
1971 Erakusketa bat egin zuen Wspólczenska galerian, Varsovian. Erakusketa bat egin zuen Pasadena Art Museumen, Kalifornian
1973 Erakusketa bat egin zuen Arnolfini Gallery-n, Bristolen
1974 Honoris Causa Doktore izendatu zuen Londresko Royal College of Art-ek
1975 Erakusketa bat egin zuen Laussaneko Galerie Alice Pauli-n eta Londresko Whitechapel Art Gallery-n
1977 Erakusketa bat egin zuen Malmö Konsthall-en, Suedian
1979 Gottfried von Herder saria jaso zuen, Vienan
1980 Hamarkada horretan eskultura monumentalak sortu zituen, brontzez, burdinez eta zurez. Erakusketa bat egin zuen Poloniako Pabilioian, Veneziako Bienalean
1981 Erakusketa bat egin zuen Galerie Alice Pauli-n, Laussanen
1982 Portrait x 20 saiakera autobiografikoa argitaratu zuen, eta haurtzaroko bizipenek bere lanean duten garrantzia adierazten du bertan. Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en. Atzera begirako erakusketa Chicagoko Museum of Contemporary Art-en, ondorengo bi urteetan AEBko eta Kanadako zenbait hiritan ikusi ahal izan zena. Alfred Jurzykowski saria jaso zuen, New Yorken
1986 Erakusketa bat egin zuen Virginia Museum of Fine Arts-en, Richmonden, Virginian
1988 Erakusketa bat egin zuen Palace of Exhibitions Mücsarnok-en, Budapesten, Hungarian, eta Laumier Sculpture Park-en, St. Louisen
1989 Bere lehenengo erakusketa New Yorkeko Marlborough Gallery-n
1991 Parisko Grand Axe zabaltzeko lehiaketan parte hartzera gonbidatu zuten, eta hartarako Arboreal Arquitecture diseinatu zuen. Erakusketa bat egin zuen Sezon Museum of Modern Art-en, Tokion, eta Museum Sztuki-n, Lódzen, Polonian
1992 Honoris Causa Doktore izendatu zuen Rhode Island School of Design-ek, Providencen
1993 Erakusketa bat egin zuen Institute for Contemporary Art PS1-en, New Yorken. Award for Distinction in Sculpture saria jaso zuen, New Yorken
1995 Erakusketa bat egin zuen Yorkshire Sculpture Park-n, Ingalaterran, eta Jardins de Can Altamira-n, Bartzelonan. Erakusketa ibiltaria egin zuen Charlotteborg Udstillingsbygning-en, Kopenhagen, ondoren Stockholmeko Kulturhuset-en, Suedian, ikusi ahal izan zena
1996 American Academy of Art and Letters-ek Ohorezko Kide izendatu zuten
1997 Leonardo da Vinci Arteen Saria jaso zuen. Bere lana ikusgai egon zen Guggenheim Bilbao Museoaren inaugurazioan. Erakusketa bat egin zuen Miami Art Museum-en, Floridan
1999 Abakanowicz on the roof inauguratu zen Metropolitan Museum-en, New Yorken. Erakusketa bat egin zuen Jardins du Palais Royal-en, Parisen. Art Basel-en parte hartu zuen
2000 Orden pour le merite für Wissenschaften und Kunste jaso zuen, Berlinen. Cavaliere nell Ordine Al Merito della Repubblica Italiana izendatu zuten. Manus Ultimus instalatu zuen Jardin des Tuilleries-en, Parisen. Figura Pompa instalatu zuen Miarritzen, Frantzian
2001 Erakusketa bat egin zuen The William Benton Museum of Art-en, Connecticuten
2002 Honoris Causa Doktore izendatu zuen Poznaneko Arte Ederretako Akademiak, Polonian
2003 Erakusketa bat egin zuen Museo d’arte Moderna e Contemporanea di Trento e Roberto-n (MART); erakusketa bat egin zuen Museum Beelden aan Zee-n, Haagen, Holandan; eta Luzernako Museum of Art-en
2004 Erakusketa bat egin zuen Espace d’Art Contemporain Andre-Malraux-en, Colmarren, eta Chapelle Saint-Louis de la Salpetriere-n, Parisen. Bi eskultura-sail jarri zituen ikusgai Museum Franz Gertsch-en kanpoaldean, Burgdorfen, Suitzan
2005 Poloniako Kultura-Ministerioak Saria eman zion artean egin duen ibilbidearen errekonozimendu gisa. Erakusketa bat egin zuen Darmstadteko elizan, Alemanian

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]