Edukira zuzenean joan

Alechinsky, Pierre

Brusela, 1927

Alechinsky, Pierre

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

1927
Urriaren 19an jaioa, Bruselan

1944–1948
Bruselako Arkitektura- eta Dekorazio-Arteen Goi Mailako Eskola Nazionalean (La Cambre) ikasi zuen eta liburuen ilustrazioetan, tipografian eta grabatuan interesatu zen

1947
“Belgikako Pintura Gaztea” taldera elkartu zen

1949
Christian Dotremont poeta ezagutu zuen eta “CoBrA” taldean (Copenhagueren, Bruxellesen eta Amsterdamen akronimoa) sartu zen

1950
Les Poupées de Dixmude liburua argitaratu zuen. Hamarkada hartan kaligrafia japoniarra ezagutu zuen, bere lanean garrantzi handikoa

1951
Frantziara joan zen bizitzera

1955
Japoniara joan zen bidaian eta Calligraphie Japonaise pelikula dokumentala egin zuen

1958
Erakusketa bat egin zuen Londresko Institute of Contemporary Arts-en

1959
São Pauloko Bienalera gonbidatu zuten. Erakusketa bat egin zuen Tàpies-ekin eta Messagier-ekin batera Bernako Kusnsthallen, Suitzan

1960
Hallmark saria jaso zuen New Yorken, Hommage à Ensor bere lanagatik. Veneziako Bienalean parte hartu zuen

1961
Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en

1963
Erakusketa bat egin zuen Eindhoveneko Stedelijk van Abbe Museum-en, Holandan eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen

1965
Central Park sailean bere lehenengo mihisea sortu zuen “bazterreko oharrekin”, New York hirian egonaldi luzea egin ondoren

1967
Le Test du titre argitaratu zuen. Erakusketa bat egin zuen Houstongo Museum of Fine Arts-en, AEBn

1969
Erakusketa bat egin zuen Bruselako Palais des Beaux-Arts-en. Erakusketa bat egin zuen Humlebaek-eko Louisiana Musem of Art-en, Danimarkan eta Bremengo Kunsthallen, Alemanian

1971
Roue libre argitaratu zuen Skira argitaletxearekin eta Titres et pains perdus, 1965ean idatzia, Denoël argitaletxearekin

1972
Erakusketa bat egin zuen Veneziako Bienalean, Belgikako Pabilioian, Dotremont-ekin batera

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11