Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Pierre Alechinsky

Galder Reguera

Izenburua:
Pierre Alechinsky
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Grabatua | Litografia | Pintura
Aipatutako artistak:
Alechinsky, Pierre

Brusela, 1927 | Bougivalen bizi da (Frantzia)

1927 Urriaren 19an jaioa, Bruselan
1944–1948 Bruselako Arkitektura- eta Dekorazio-Arteen Goi Mailako Eskola Nazionalean (La Cambre) ikasi zuen eta liburuen ilustrazioetan, tipografian eta grabatuan interesatu zen
1947 “Belgikako Pintura Gaztea” taldera elkartu zen
1949 Christian Dotremont poeta ezagutu zuen eta “CoBrA” taldean (Copenhagueren, Bruxellesen eta Amsterdamen akronimoa) sartu zen
1950 Les Poupées de Dixmude liburua argitaratu zuen. Hamarkada hartan kaligrafia japoniarra ezagutu zuen, bere lanean garrantzi handikoa
1951 Frantziara joan zen bizitzera
1955 Japoniara joan zen bidaian eta Calligraphie Japonaise pelikula dokumentala egin zuen
1958 Erakusketa bat egin zuen Londresko Institute of Contemporary Arts-en
1959 São Pauloko Bienalera gonbidatu zuten. Erakusketa bat egin zuen Tàpies-ekin eta Messagier-ekin batera Bernako Kusnsthallen, Suitzan
1960 Hallmark saria jaso zuen New Yorken, Hommage à Ensor bere lanagatik. Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1961 Erakusketa bat egin zuen Amsterdameko Stedelijk Museum-en
1963 Erakusketa bat egin zuen Eindhoveneko Stedelijk van Abbe Museum-en, Holandan eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1965 Central Park sailean bere lehenengo mihisea sortu zuen “bazterreko oharrekin”, New York hirian egonaldi luzea egin ondoren
1967 Le Test du titre argitaratu zuen. Erakusketa bat egin zuen Houstongo Museum of Fine Arts-en, AEBn
1969 Erakusketa bat egin zuen Bruselako Palais des Beaux-Arts-en. Erakusketa bat egin zuen Humlebaek-eko Louisiana Musem of Art-en, Danimarkan eta Bremengo Kunsthallen, Alemanian
1971 Roue libre argitaratu zuen Skira argitaletxearekin eta Titres et pains perdus, 1965ean idatzia, Denoël argitaletxearekin
1972 Erakusketa bat egin zuen Veneziako Bienalean, Belgikako Pabilioian, Dotremont-ekin batera
1974 Erakusketa bat egin zuen Aalborgeko Nordjyllands Kunstmuseum-en, Danimarkan eta Rotterdameko Museum Boijmans van Beuningen-en
1975 Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en eta Zuricheko Kunsthaus-en
1976 Andrew Mellon saria jaso zuen bere lan guztiagatik
1977 Museum of Art, Carnegie Institute-k, Pittsburghen, AEBn, bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1978 Erakusketa bat egin zuen Dordrechts Museum-en, Holandan eta Centre Georges Pompidou-n, Parisen
1980 Erakusketa bat egin zuen Museo de Arte Moderno-n, Mexiko DFn
1981 Bere liburu, grabatu eta litografien atzera begirako erakusketa New Yorkeko Museum of Modern Art-en. Erakusketa bat egin zuen Montrealeko Arte Eder Museoan, Kanadan
1984 Frantziako Arteetako eta Letretako Sari Nazional Nagusia jaso zuen
1985 Erakusketa bat egin zuen Metzeko Musée d`Art et d’Historie-n, Frantzian
1987 Pierre Alechinsky: Margin and Center inauguratu zen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, bazterreko ohardun pinturen atzera begirako erakusketa. Katalogoaren hitzaurrea Octavio Paz-ek idatzi zuen. Erakusketa hura formatu desberdinetan aurkeztu zuten Art Center Des Moines-en, Iowan (AEB), Hannoverreko Kunstverein-en (Alemania) eta Bruselako Musée Royal d’Art Moderne-n (Belgika)
1988 L’autre main argitaratu zuen, Fata Morgana argitaletxearekin. Erakusketa bat egin zuen Pekingo Arte Eder Eskolan
1992 Pierre Alechinsky: Graphics Retrospective atzera begirako erakusketa inauguratu zen Taipeiko Fine Arts Museum-en, Taiwanen. Zigilu bat egin zuen Frantziako posta zerbitzurako, Errepublika aldarrikatu zeneko 200. urteurrena ospatuz. Detremont et Cobra-forêt liburua argitaratu zuen, Galilée argitaletxearekin, eta Leerte Suit, Gallimard argitaletxearekin
1993 Frantziako Asanblada Nazionalaren “Petite Rotonde” dekoratu zuen eta erakusketa bat egin zuen Saarbrückeneko Saarland Museum-en, Alemanian
1994 Honoris Causa Doktorea izendatu zuen Bruselako Université Libre-k. Laurogei lanen dohaintza aurkeztu zuen Foundation Henie-Onstad-entzat, Hovikoddenen, Norvegian. Baluchon et ricochets argitaratu zuen, Gallimard argitaletxearekin
1995 D’encre et d’eau argitaratu zuen, Yves Riviere argitaletxearekin. Anberesko Unibertsitate Gunearen sarrerako hall-a dekoratu zuen, Belgikan
1996 Hors Cadre argitaratu zuen, Labor argitaletxearekin. Erakusketa bat egin zuen Centro Cultural Sa Nostra-n, Palman, Mallorcan
1998 Mural bat egin zuen Théatre de Belgique-rako, Bruselan. Erakusketa bat egin zuen Silkeborgeko Kunstmuseum-en, Danimarkan. Parisko Galerie Nationale du Jeu de Paume-k bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen.
2000 Oostendeko Museum voor Moderne Kunst-ek (PMMK), Belgikan, bere lanaren erakusketa antologikoa egin zuen
2003 Dublineko Irish Museum of Modern Art-ek (IMMA) eta Amsterdameko Stedelijk Museum-ek CoBrA taldeari buruzko erakusketa bana egin zuten
2004 Alechinsky inauguratu zen Centre Georges Pompidou-n, Parisen
2005 Kunsthalle in Emden-ek, Alemanian, Alechinsky: Werke aus fünf Jahrsehnten erakusketa egin

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]