Edukira zuzenean joan

Arroyo, Eduardo

Madril, 1937 | Madril, 2018

Arroyo, Eduardo

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Madril, 1937 | Parisen eta Madrilen bizi da

1937 
Otsailaren 26an jaioa, Madrilen

1942
Lizeo Frantsesean sartu zen

1957
Ikasketak amaitu zituen Madrilgo Kazetaritza-Eskolan

1958 
Parisa joan zen idazle bihurtzeko asmotan

1960
Salon de la Jeune Pinture-n parte hartu zuen, Parisko Arte Moderno Museoan

1961
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, Galerie Claude Lévin-en, Parisen

1963
Parisko III. Bienalean parte hartu zuen, L’Abattoir erakusketaren barruan. Bertan, diktadoreen erretratu batzuk jarri zituen ikusgai, erregimen frankistaren protesta ofiziala ondorioz ekarriz. Bere lana Espainian erakutsi zuen lehen aldia —eta azkena Franco hil arte—, Galería Bioscan, Madrilen

1965 
Veinticinco años de paz erakusketa inauguratu zuen Galerie André Schoeller Jr.-n, Parisen. Gilles Aillaud-ekin eta Antonin Recalcati-rekin batera La figuración narrativa en el Arte Contemporáneo, Vive y deja morir o el trágico fin de Marcel Duchamp erakusketa egin zuen Galerie Creuze-n, Parisen. Bertan, zortzi koadrok osatutako sailaren bidez artista haiek eragindako Marcel Duchampen heriotza erretratatu zuten

1967 
Miró Rehecho o Las desgracias de la coexistencia erakusketa inauguratu zuen Galleria Il Fante di Spade-n, Erroman. Bertan, Joan Miróren irudia kritikatzen zuen. Erakusketa hura 1969an egon zen ikusgai Galerie André Weil-en, Parisen. Mural Handia egiten parte hartu zuen, Habanan, Kuban

1968 
Atelier Populaire des Beaux-Arts-eko kide izan zen, 1968ko maiatzeko kartelak sortu zituen taldekoa. Milanen ezarri zen

1969 
Arthur Adamoven Off Limits antzezlanerako dekoratuak egin zituen, Piccolo Teatro di Milano-rako. Hala, Klaus Michael Grüber eszena zuzendariarekin izango zuen harreman luzeari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan dekoratu ugari egin zituen harentzat

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11