Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Eduardo Arroyo

Galder Reguera

Izenburua:
Eduardo Arroyo
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura-objektua | Horma-pintura | Ilustrazioa | Obra grafikoa | Pintura | Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Arroyo, Eduardo

Madril, 1937 | Parisen eta Madrilen bizi da

1937 Otsailaren 26an jaioa, Madrilen
1942 Lizeo Frantsesean sartu zen
1957 Ikasketak amaitu zituen Madrilgo Kazetaritza-Eskolan
1958 Parisa joan zen idazle bihurtzeko asmotan
1960 Salon de la Jeune Pinture-n parte hartu zuen, Parisko Arte Moderno Museoan
1961 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen, Galerie Claude Lévin-en, Parisen
1963 Parisko III. Bienalean parte hartu zuen, L’Abattoir erakusketaren barruan. Bertan, diktadoreen erretratu batzuk jarri zituen ikusgai, erregimen frankistaren protesta ofiziala ondorioz ekarriz. Bere lana Espainian erakutsi zuen lehen aldia —eta azkena Franco hil arte—, Galería Bioscan, Madrilen
1965 Veinticinco años de paz erakusketa inauguratu zuen Galerie André Schoeller Jr.-n, Parisen. Gilles Aillaud-ekin eta Antonin Recalcati-rekin batera La figuración narrativa en el Arte Contemporáneo, Vive y deja morir o el trágico fin de Marcel Duchamp erakusketa egin zuen Galerie Creuze-n, Parisen. Bertan, zortzi koadrok osatutako sailaren bidez artista haiek eragindako Marcel Duchampen heriotza erretratatu zuten
1967 Miró Rehecho o Las desgracias de la coexistencia erakusketa inauguratu zuen Galleria Il Fante di Spade-n, Erroman. Bertan, Joan Miróren irudia kritikatzen zuen. Erakusketa hura 1969an egon zen ikusgai Galerie André Weil-en, Parisen. Mural Handia egiten parte hartu zuen, Habanan, Kuban
1968 Atelier Populaire des Beaux-Arts-eko kide izan zen, 1968ko maiatzeko kartelak sortu zituen taldekoa. Milanen ezarri zen
1969 Arthur Adamoven Off Limits antzezlanerako dekoratuak egin zituen, Piccolo Teatro di Milano-rako. Hala, Klaus Michael Grüber eszena zuzendariarekin izango zuen harreman luzeari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan dekoratu ugari egin zituen harentzat
1970 Treinta años de paz erakusketa egin zuen, Galleria d’Arte Borgogna n, Milanen, Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en, Parisen, eta Frankfurter Kunstverein-en, Frankfurten, ikusi ahal izan zena
1973 Espainian atxilotu eta bertatik egotzi zuten
1975 Mendebaldeko Berlinera joan zen bederatzi hilabetez, Arte Ederretako Alemaniako Akademiak gonbidatuta
1976 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, España, Vanguardia Artística y Realidad social (1936–1976) erakusketaren barruan
1977 Erakusketa bat egin zuen berriro Espainian, Maeght galerian, Bartzelonan
1981 Calderón de la Barcaren La vida es sueño antzezlanerako dekoratuak egin zituen, Teatro Español-en, Madrilen
1982 Plastika Arteen Sari Nazionala eman zioten. Panamá Al Brown argitaratu zuen frantsesez, izen bereko boxealariaren biografia izanik. FIACen parte hartu zuen, Parisen. Parisko Centre Georges Pompidou, Musée Nationale d’Art Moderne-k, bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1983 Arteetako eta Letretako Zaldun izendatu zuen Frantziako Errepublikak. Erakusketa bat egin zuen Leonard Hutton Galleries-en, New Yorken
1984 Erakusketa bat egin zuen New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en
1986 Bantam antzezlana estreinatu zuen Munichen
1987 Erakusketa bat egin zuen Museum für Kunst und Kulturgeschichte-n, Dortmunden
1988 Erakusketa bat egin zuen Musée Cantini-n, Marsellan
1989 Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) bere lan grafikoaren erakusketa egin zuen
1990 Sardinas en aceite argitaratu zuen
1992 James Joyceren Ulises liburuaren ilustrazioak egin zituen, Galaxia Gutenberg-en ediziorako
1993 Tamaño natural atzera begirako erakusketa inauguratu zen Bilboko Arte Eder Museoan
1995 Bere lana ikusgai egon zen Espainiako Pabilioian, Veneziako Bienalean
1997 Knock-Out (1969–1996) erakusketa egin zuen Musée Olympique-n, Laussanen, Suitzan
1998 Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía-k Eduardo Arroyo atzera begirako erakusketa egin zuen, 60 olio-pintura, 50 marrazki eta 40 objektu ikusgai jarri zituena
2002 Kirolera aplikatutako Arteetako eta Zientzietako Sari Nazionala eman zioten
2003 El trío calaveras argitaratu zuen, Goya, Walter Benjamin-i eta Lord Byron-i buruzko saiakera, Taurus argitaletxearekin. Erakusketa bat egin zuen Budapesteko Arte Garaikideko Ludwing Museoan, ondoren Errumaniako Arte Museo Nazionalean, Bucaresten, Pushkin Museoan, Moskun, Espainiako Kontsulatuaren erakusketa aretoan, San Petersburgon eta, azkenik hurrengo urtean, Musée National d’Histoire et d’Art-en, Luxenburgon, ikusi ahal izan zena
2004 Galaxia Gutenberg/Círculo de Lectores-en Bibliaren ediziorako ilustrazioak egin zituen
2005 Santiago Compostelako Torrente Ballester Fundazioaren egoitzan pintoreen erretratuen erakusketa bat inauguratu zuen, Instituto Cervantes-ek antolatua, 2006tik aurrera munduan zehar dituen egoitzetan ikusgai egongo dena

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]