Edukira zuzenean joan

Basquiat, Jean-Michel

Brooklyn, New York (AEB), 1960 | New York (AEB), 1988

Basquiat, Jean-Michel

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Brooklyn, New York, 1960 | New York, 1988

1960
Abenduaren 22an jaio zen Brooklynen (New York), aita, Gérard, haitiarra zuen eta ama, Matilde, puertorricar jatorrikoa.

1974
Aitaren lana zela eta, bi urtez bizi zen Puerto Ricon.

1976
Familia New Yorkera itzuli zen. Basquiat Edgard R. Murrow High School eskolan hasi zen. Aste batzuk geroago, City-as-Schoolera aldatu zen, praktikan oinarritutako metodoak zeuzkan eskola esperimental bat.

1977
SAMO («Same Old Shit»en akronimoa) alegiazko artista sortu zuen. Izen hori baliatuz, Al Díaz grafittigilearekin batera aritu zen Manhattan hormetan politika-, erlijio- eta filosofiaarloko ideiak, baita kutsu hermetikokoak eta tarteka komikokoak ere adieraziz. Eskola utzi zuen.

1978
Familia-etxea utzi zuen.

1979
Channel 9 musika-taldea eratu zuen Michael Holman, Shannon Dawson eta Vincent Gallorekin batera.

1980
Bere lanak erakusketa kolektibo batean erakutsi zituen lehenengo aldiz Collaborative Projects Incorporated (Colab) taldeak eta Fashion Galeriek New York-eko Times Square inguruneko 41st Street eta Seventh Avenueko eraikin huts batean antolatuta. David Hammons, Jenny Holzer, Kiki Smith eta Kenny Scharf dira berarekin batera parte hartutako artista batzuk.

1981
Jatorriz New York beat movie deitutako Downtown 81 pelikulan protagonista aritu zen Edo Bertoglio-ren zuzendaritzapean. Bere lanari buruzko «The Radiant Child» deitutako artikulua agertu zen Art Forum aldizkarian Rene Ricard-ek sinatuta.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
2003ko otsailak 15 - 2003ko irailak 7
Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
2015ko uztailak 3 - 2015ko azaroak 1
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Asmamenaren ildoa
2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22