- Izenburua:
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- Data:
- 2015ko uztailak 3 - 2015ko azaroak 1
- Komisariotza:
- Dieter Buchhart eta Álvaro Rodríguez Fominaya
- Erakusketa mota:
- Banakakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta komunikabideak | Artea eta musika | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Kaleko Artea
- Erakusketa birtuala:
- https://basquiat.guggenheim-bilbao.eus/eu
Jean-Michel Basquiat (1960-1988) 1980ko hamarkadako artista iraultzaileenetako bat izan zen. Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen, eta txikitatik nabarmena izan zen adimen-gaitasun eta arterako trebetasun handia zuela, zeina amak sustatu zuen.
Basquiaten izena handitzen joan zen Ipar Amerikan eta Europan erakusketak egiten zituen heinean, eta, denbora gutxian, artista emankor eta kultura-arloko pertsonaia ezagun bihurtu zen. Inor etxera edo estudiora bisitatzera joaten zitzaionean, inguruko ideiak baliatzen zituen inspiraziotzat: gonbidatuekin hitz egin, musika entzun zein telebista ikusi bitartean margotzen zuen.
Basquiatek arte garaikidean beste bide batzuk ireki zituen: haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu. Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez gora-behera. Ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduan hausnar zezan.
Jean-Michel Basquiat: Bada garaia Basquiaten lan berritzailearen alderdi batzuk aztertzen ditu, eta artistaren ehun margolan eta marrazki inguru erakusten ditu.