Edukira zuzenean joan

Bourgeois, Louise

Paris (Frantzia), 1911 | New York (AEB), 2010

Bourgeois, Louise

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Paris, 1911 | New York, 2010

1911
Irailaren 25ean jaio zen Parisen.

1923
Laguntzen hasi zen bere gurasoen tapizeria-tailerrean.

1932
Baccalauréat-a (bigarren hezkuntzako ikasketak) bukatu zuen eta Sorbonan matrikulatu zen matematikak ikasteko. Hurrengo urteetan, Parisko hainbat arte-eskoletara joan zen, tartean direla École des Beaux- Arts, Académie de la Grande-Chaumière eta École du Louvre, eta hainbat artistaren estudioetan lan egin zuen: Roger Bissière, André Lhote eta Fernand Léger. Urte horretan, bidaia garrantzitsu bat egin zuen Sobiet Batasunera.

1938
New Yorkera alde egin zuen arte-historiaren irakasle Robert Goldwater-ekin ezkondu ondoren eta Art Students League-n matrikulatu zen, bertan bere arte-ikasketak jarraitzeko.

1941
Formatu handiko bere lehenengo eskulturak sortu zituen.

1945
New Yorkeko Bertha Schaefer Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Documents France 1940–1944: Art-Literature-Press of the French Underground erakusketaren komisario-lanak egin zituen Norlyst Gallery-n, Marcel Duchamp-en lankidetzaz. Haren lana Whitney Annual, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en egon zen ikusgai.

1947
He disappeared into complete silence grabatu- eta testu-saila argitaratu zuen.

1949
New Yorkeko Peridot Gallery-n bere lehenengo bakarkako eskultura-erakusketa egin zuen.

1951
AEBko herritartasuna hartu zuen.

1954
American Abstract Artists taldera bildu zen.

1966
Lucy Lippard kritikari eta komisarioak Fischbach Gallery-ko Eccentric abstraction erakusketan sartu zuen haren lana (New York).

1970
AEBko mugimendu feministan zuzenean inplikatu zen.

1973
National Endowmnet for the Arts beka jaso zuen (Washington).

1977
Arteko Honoris Causa doktore izendatu zuten Yale Univertsitatean.

1981
American Academy of Arts and Sciences-eko kide aukeratu zuten (New York).

1982
Bere lanaren lehenengo atzera begirako erakusketa handia egin zuen New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) eta, gero, AEBko beste museo batzuetara eraman zuten.

1983
New Yorkeko American Academy of Arts and Letters-eko kide aukeratu zuten. Officier de l'Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen Frantziako Kultura Ministerioak.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
Bitarte argitsua: D. Daskalopoulos Collection
2011ko apirilak 12 - 2011ko urriak 16
Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak
2016ko martxoak 18 - 2016ko irailak 4
Jenny Holzer. Zera deskribaezina
2019ko martxoak 22 - 2019ko irailak 9
Emakumeak abstrakziogile
2021ko urriak 22 - 2022ko otsailak 27
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22