Edukira zuzenean joan

Christo,

Gabrovo (Bulgaria), 1935

Biografía

Christo (Christo Vladimorov Javacheff): Gabrovo (Bulgaria), 1935 eta Jeanne-Claude: Casablanca (Maroko), 1935 | New York, 2009

1935 
Christo Vladimorov Javacheff ekainaren 13an jaio zen Gabrovon, Bulgarian. Egun berean, Casablancan, Marokon, Jeanne-Claude jaio zen

1952 
Jeanne-Claude Latinean eta Filosofian graduatu zen Tunezko Unibertsitatean

1953 
Christo Sofiako Arte Ederretako Akademian sartu zen, Bulgarian

1956 
Christo Pragara joan zen

1956–1964 
Aldi hartan Christok erretratuak pintatzen zituen eskariz, eta bere abizizenez (Javacheff) sinatzen zituen

1957 
Christo Vienako Arte Ederretako Akademian sartu zen

1958 
Christo Parisera joan zen. Bertan ezagutu zuen Jeanne-Claude. Christok Packages eta Wrapped Objects egin zituen, gerora izango zuen ibilbidea iragartzen zuten lanak

1960 
Maiatzaren 11n beren seme Cyril jaio zen, orain poeta ospetsua

1961 
Wrapping of a Public Building Stacked Oil Barrels lanerako proiektua. Christoren eta Jeanne-Clauderen lehenengo lankidetza-lana: Dockside Packages, Koloniako portuan

1962 
Iron Curtain-Wall of Oil Barrels egin zuten, Rue Visconti-n, Parisen

1963 
Ameriketako Estatu Batuetan ezarri ziren

1966 
Erakusketa bat egin zuten Stedelijk van Abbemuseum-en, Eindhoven-en, Holandan. 42,390 Cubicfeet Package 1966 egin zuten Walker Art Center-en eta Minneapolis School of Art-en, AEBn

1968 
Astebetez, Suitzan, Bernako Kunsthalle bildu zuten 2.430 m2 polietilenoz, Wrapped Kunsthalle Berne lanean. Haien lana erakusgai egon zen Documenta 4, Kasselen eta Philadelphia Institute of Contemporary Art-en

1969 
Wrapped Museum of Contemporary Art, Chicago instalazioa egin zuten. Wrapped Coast, Little Bay egin zuten Sidneyn, Australian

1970 
Wrapped Monument to Vittorio Emanuele eta Wrapped Monument to Leonardo da Vinci instalazioak egin zituzten, Milan hiriko monumentuak oihalez estaliz

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11