Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Christo eta Jeanne-Claude

Galder Reguera

Izenburua:
Christo eta Jeanne-Claude
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Artelan motak:
Instalazioa | Pintura
Aipatutako artistak:
Jeanne-Claude, | Christo,

Christo (Christo Vladimorov Javacheff): Gabrovo (Bulgaria), 1935 eta Jeanne-Claude: Casablanca (Maroko), 1935 | New Yorken bizi dira

1935 Christo Vladimorov Javacheff ekainaren 13an jaio zen Gabrovon, Bulgarian. Egun berean, Casablancan, Marokon, Jeanne-Claude jaio zen
1952 Jeanne-Claude Latinean eta Filosofian graduatu zen Tunezko Unibertsitatean
1953 Christo Sofiako Arte Ederretako Akademian sartu zen, Bulgarian
1956 Christo Pragara joan zen
1956–1964 Aldi hartan Christok erretratuak pintatzen zituen eskariz, eta bere abizizenez (Javacheff) sinatzen zituen
1957 Christo Vienako Arte Ederretako Akademian sartu zen
1958 Christo Parisera joan zen. Bertan ezagutu zuen Jeanne-Claude. Christok Packages eta Wrapped Objects egin zituen, gerora izango zuen ibilbidea iragartzen zuten lanak
1960 Maiatzaren 11n beren seme Cyril jaio zen, orain poeta ospetsua
1961 Wrapping of a Public Building Stacked Oil Barrels lanerako proiektua. Christoren eta Jeanne-Clauderen lehenengo lankidetza-lana: Dockside Packages, Koloniako portuan
1962 Iron Curtain-Wall of Oil Barrels egin zuten, Rue Visconti-n, Parisen
1963 Ameriketako Estatu Batuetan ezarri ziren
1966 Erakusketa bat egin zuten Stedelijk van Abbemuseum-en, Eindhoven-en, Holandan. 42,390 Cubicfeet Package 1966 egin zuten Walker Art Center-en eta Minneapolis School of Art-en, AEBn
1968 Astebetez, Suitzan, Bernako Kunsthalle bildu zuten 2.430 m2 polietilenoz, Wrapped Kunsthalle Berne lanean. Haien lana erakusgai egon zen Documenta 4, Kasselen eta Philadelphia Institute of Contemporary Art-en
1969 Wrapped Museum of Contemporary Art, Chicago instalazioa egin zuten. Wrapped Coast, Little Bay egin zuten Sidneyn, Australian
1970 Wrapped Monument to Vittorio Emanuele eta Wrapped Monument to Leonardo da Vinci instalazioak egin zituzten, Milan hiriko monumentuak oihalez estaliz
1972 Valley Curtain, Grand Hogback, Rifle, Colorado, 1970–72 egin zuten, AEBn, Coloradon, laranja koloreko oihalezko kortina erraldoi bat Rifle haranean zabaldu zuteneko instalazioa
1974 Berrogei egunez Marco Aureliok eraikitako Via Venetoko erromatar harresia estali zuten oihalez, Wrapped Roman Wall instalazioan, Erroman
1976 Running Fence, Sonoma and Marin Counties, California 1972–76 instalazioa egin zuten. Bertan, bost metro eta erdi altu eta berrogei kilometro luze zen nylonezko harresi bat eraiki zuten, AEBn, bi konderri korritzen zituena
1979 The Mastaba of Abu Dhabi asmatu zuten, Arabiar Emirerri Batuetarako proiektua
1983 Surrounded Islands, Biscayne Bay, Greater Miami, Florida, 1980–83 lana egin zuten. Bertan, uharte batzuk inguratu zituzten polipropeno zuntzezko arrosa koloreko 603.850 metro karratu oihalez
1985 Hamalau egunez Parisko Pont Neuf estali zuten oihalez
1991 The Umbrellas, Japan-USA, 1984–91 egin zuten 1.340 eguzkitako urdinekin Ibarakin, Japonian, eta 1.760 eguzkitako urdinekin, AEBn
1995 Alemaniako Parlamentuaren eraikina bildu zuten Wrapped Reichstag, Berlin, 1971–95 lanean. Wrapped Floors and Stairways and Covered Windows egin zuten Museum Würth-en, Künzelsaun, Alemanian.“Praemium Imperiale” saria jaso zuten pintura-sailean, Japoniako Japan Art Association-ek emana
1998 Wrapped Trees instalazioa egin zuten. Hogeita bat egunez 178 zuhaitz oihalez estali zituzten, Beyeler Fundazioaren Berower Park-ean, Riehenen, Basilean, Suitzan
1999 Hamahiru mila petrolio-kupelez osatuta harresi bat egin zuten Alemanian, Oberhausengo Gasometer-en, The Wall instalazioan
2004 Inspiration Award jaso zuten lehenengo edizioan, New York Foundation for the Arts-ek (INFA) emandako saria
2005 The Gates instalazioa egin zuten New Yorkeko Central Park-en. “Lorenzo il Magnifico” saria jaso zuten Florentziako Bienalean, egindako lanaren errekonozimendu gisa.

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]