Edukira zuzenean joan

Denis, Maurice

Granville (Frantzia), 1870 | Paris (Frantzia), 1943

Denis, Maurice

Denis, Maurice

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Maurice Denis izan zen nabien taldeen kide sortzaileetako bat, teorizatzailea eta bultzatzaile nagusia, Académie Julianeko beste kide batzuekin batera. Mugimendu sinbolistaren babespean, nabiek Inpresionismoaren naturalismoaren kontra erreakzionatu zuten. Alderdi formaletik, Denisek askotariko joerak bereganatu zituen, tartean dela Paul Gauguinen Sintetismoa, Neoinpresionismoa, Art Nouveau, baita japoniar grabatuen konposiziorako baliabideak ere. Beste nabi batzuek bezala, Denisek nahi zuen pinturak deskribapen huts izateari uztea eta ikuslearen emozioak harrotzea eta, horretarako, garrantzi sinboliko handiko koloreak erabili zituen, baita arabesko formako lerroak eta forma sinplifikatuak ere. Bere teoriak “Définition du Néo-traditionnisme” artikuluan eman zituen, Art et Critique aldizkariaren 1890eko abuztuko zenbakian argitaratuta, eta nabien manifestua bihurtu zen. Denis katoliko sutsua zen eta, irudi modernoetan, sakratua eman zuen aditzera, adibidez, Misterio katolikoa (Mystère catholique, 1889 – 90, 70 – 71. or.) seriean, garaiko landetxe umil batean Deikundea irudikatzen duena. Sarritan, emakumezko irudi misteriotsuak pintatu zituen udaberriko eszenetan, modu orokorrago batean esnatzen eta pizten den gogoari erreferentzia eginez; multzo horretakoak izan ziren Apirila [Anemonak] [Avril (Les anémones), 1891, 19. or.] eta Ikuspen goxoa (Douce vision, 1896, 75. or.).

Mende aldaketan, Denis urrundu egin zen nabien lengoaiatik, baita lehenago sortu zituen irudietatatik ere, estilizatuak eta sinbolistak. Italiara 1890eko hamarkada amaieran eta 1904an egin zituen bidaien eraginez, estilo klasikoagoa hartu zuen, italiar quattrocentoko freskoetatik eta Pierre Puvis de Chavannes-en eskala handiko ikuspenetatik edaten zuena. Denisek perspektiba tradizionala erabili zuen, baita konposizioko egitura simetrikoak eta forma argi eta sendoak ere. Geroago, sutsuki agertu zen Frantziako arte erlijiosoaren berpizkundearen alde, eta eliza katoliko ugari zein beste gune sakratu batzuk apaindu zituen.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
2019ko urriak 25 - 2020ko otsailak 16