
Kiefer, Anselm
Biografía
Donaueschingen, Alemania, 1945
1945
Martxoaren 8an jaio zen Donaueschingenen.
1966
Urtebetez zuzenbidea ikasi ondoren, artea ikasteari ekin zion Peter Dreher-en zuzendaritzapean Friburgoko Albert-Ludwigs-Universität-en (Alemania).
1969
Ikasketak jarraitu zituen Staatliche Akademie der Bildenden Künste Karlsruhe-n (Karlsruhe, Alemania). Besetzungen argazki-saila egin zuen eta, bertan, Europako hainbat tokietan bere burua irudikatu zuen nazien agurra egiten ari zela. Bere lehenengo bakarkako erakustaldia egin zuen Galerie am Kaiserplatz-en (Karlsruhe, Alemania).
1970
Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en hasi zen (Düsseldorf) eta, bertan, Joseph Beuys ezagutu zuen.
1973
«Txapitulako koadroak» deitu ohi diren egurrezko barne-espazioei buruzko lan-sail ospetsua sortu zuen; horiek Höpfingeneko bere estudioaren ganbara dute motibotzat (Odenwald, Alemania). Galerie Michael Werner-en egon zen erakusgai (Kolonia).
1977
Bakarkako erakusketa bat egin zuen Bonner Kunstverein-en (Bonn). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen. 1978 Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).
1979
Bakarkako erakusketa bat egin zuen Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak).
1980
XXXIX Biennale di Venezia azokan parte hartu zuen (Venezia) Alemaniako Errepublika Federalaren Pabilioian Verbrennen, verholzen, versenken, versandenerakustaldiaren bidez; eztabaida piztu zuen.
1981
Museum Folkwangen erakutsi zituen lanak (Essen, Alemania); gero, erakusketa Londresko Whitechapel Art Gallery-ra eraman zuten.
1982
Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.
1984
Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en egin zuen erakusketa (Düsseldorf); gero, erakusketa Musée d'Art Moderne de la Ville de Paris-era (Paris) eta Jerusalemeko Israel Museum-era eraman zuten.
Parte hartutako erakusketak
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- 2003ko otsailak 15 - 2003ko irailak 7
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
- Anselm Kiefer
- 2007ko martxoak 28 - 2007ko irailak 9
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22