Edukira zuzenean joan

Klein, Yves

Niza (Frantzia), 1928 | Paris (Frantzia), 1962

Klein, Yves

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Niza, 1928 | Paris, 1962

1928
Apirilaren 28an jaio zen Nizan, Fred Klein eta Marie Raymond artisten seme.

1947
Judoa egiten hasi zen eta, ikastaro horretan, Claude Pascal eta Armand Fernández («Arman») ezagutu zituen. Bere lehenengo musika-konposizio abstraktua egin zuen: Symphonie Monoton-Silence, eta horretan jarraitu zuen lanean urtetan.

1949
Kolore bakarreko bere lehenengo margolanak egin zituen.

1951
Ur- eta su-iturrien ideia bururatu zitzaion.

1952
École Nationale des Langues Orientales-en japoniera ikasi zuen (Paris) eta Japoniara bidaiatu zuen judo eta zen filosofia ikasten jarraitzeko.

1954
Madrilera bidaiatu zuen Espainiako Judo Federazioko zuzendari moduan eta, haren lokaletan, bere kolore bakarreko margolanak aurkeztu zituen. Bere kolorebakarrei buruzko bi edizio argitaratu zituen, horietako bat «Haguenault» ezizenez sinatuta.

1955
Parisen finkatu zen behin betiko. Yves : Peintures bere lehenengo erakusketa publikoa egin zuen Club des Solitaires Parisko Éditions Lacoste argitaletxearen areto pribatuetan. Parisko Salon des Réalités Nouvelles-ek Expression de l'univers de la couleur mine oranges lana errefusatu zuen.

1956
Colette Allendy galeriak Yves, proposition monochromes erakusketa hartu zuen bere baitan.

1957
Bere «aldi urdina»ri ekin zion. Bere lehenengo urdin kolore bakarreko erakusketa egin zuen: Proposte monocrome, epoca blu, Milango Galleria Apollinairen. Galerie Iris Clert-en eta Galerie Colette Allendy-n erakutsi zituen lanak, biak ere Parisen. Galerie Iris Clert inauguratzeko, Kleinek bere Sculpture aérostatique erakutsi zuen Pariserako zerura kolore urdineko 1.001 puxika askatuz.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
Yves Klein
2005ko otsailak 1 - 2006ko maiatzak 2
Hermann eta Margrit Rupf Bilduma
2016ko azaroak 11 - 2017ko apirilak 23
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22