
Koons, Jeff
Biografía
York, Pensilvania, 1955
1955
York-en jaio zen (Pensilvania). Henri eta Gloria Koons-en seme da. Arreba bat du, Karen, 3 urte zaharragoa. Dekorazio denda zuen aitak eta berarengandik ikasi zuen estetikaren zentzua izaten.
1960
Gurasoek Koonsen artista-etorria sustatu zuten eta marrazketa-eskoletara sartu zuten.
1963
Maisu handien kopiak margotu zituen eta aitak dendako beira-arasetan erakutsi zituen eta bezeroei saldu zizkien.
1972-74
Maryland Institute College of Art-en ikasten hasi zen (Baltimore). Bertan bizantziarren pinturarekiko eta Ameriketako arte herrikoiarekiko interesa sortu zitzaion. Surrealisten artean inspiratutako eszenak eta paisaiak margotu zituen. Salvador Dalíri telefonoz deitu zion, St. Regis Hotelera, eta egun bat igaro zuen harekin New Yorken.
1975
School of the Art Institute of Chicago-n ikasketak jarraitu zituen, eta Jim Nutt eta Ed Paschke artistekin eskolak hartu zituen. Paschkeren lagun min bihurtu zen.
1976-77
Arte lizentzia (Bachelor of Arts) eskuratu zuen Maryland Institute College of Art-en (MICA). New Yorkera aldatu zen eta Manhattango musika-giroan murgildu zen (Patti Smith eta Talking Heads).
1977
David Salle eta Julian Schnabel artisten bidez, Mary Boone galerista ezagutu zuen eta hark Koonsen obrari buruzko interesa agertu zuen. East 4th kaleko apartamentuan, puzgarriz eta ispiluz egindako eskulturak egiten hasi zen.
Museum of Modern Art-en (MoMA) lan egin zuen, kideak eta babesleak biltzeko mahaian.
1978
Puzgarriak (Inflatables) saila hasi zuen, eta hurrengo urtean Berriaren aurrekoa(Pre-New) saila.
1980
Lehen erakusketa izan zuen, The New, New Yorkeko New Museum of Contemporary Art-eko erakusleiho batean, Fourteenth Street-ekoan. Xurgagailuen hiru eskultura erakutsi zituen argi fluoreszenteekin argiztatuta, eta erakusketaren eta lan horien sailaren izena zeraman (bera da) argi kutxa bat jarri zuen ondoan.
Parte hartutako erakusketak
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- 2003ko otsailak 15 - 2003ko irailak 7
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- 2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- 2015ko ekainak 9 - 2015ko irailak 27
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22