- Izenburua:
- Jeff Koons: atzera begirakoa
- Data:
- 2015ko ekainak 9 - 2015ko irailak 27
- Komisariotza:
- Scott Rothkopf
- Erakusketa mota:
- Banakakoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Herri-kultura | Masa-kultura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Luxua | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Dadaismoa | Pop Artea | Surrealismoa
- Erakusketa birtuala:
- http://jeffkoons.guggenheim-bilbao.eus/eu/
Jeff Koons-ek artelan bereziak, nahasezinak eta berritzaileak garatu ditu; horrexek bihurtu du gaur egungo artearen irudi gailenetako bat. Haren lanak publikoarentzat ulerterrazak eta ezaguterrazak izan ohi dira, gaur egungo beste artelan batzuk ez bezala. Artearen historiako iturri askotatik edaten dute lanok, hala nola, Surrealismotik, Pop Art-etik eta Dadaismotik. Koonsen estilo berezian, era harmoniatsuan elkartzen dira hasiera batean antagonikoak ematen dituzten kontzeptuak eta dualitateak. Koonsek haren artegintzan bere buruaren onarpena gauzatzen du. Gure banakotasuna aldarrikatzera garamatzate Koonsen pinturek eta eskulturek, eta gizartearen barruan sailkatzen gaituzten eta gure zereginak mugatzen dituzten tabu eta ohitura jakin batzuk apurtzera gonbidatzen gaituzte. Artea pizgarri gisa erabiltzen du Koonsek, gizartean aldaketa eragiteko. Lan batzuetan, industria-materialak erabiltzen ditu, baina garesti itxura ematen die, luxuzko antza emateko. Arketipo ezagunen erreferentziak gehitzean, ikuslea bere kulturarekin eroso sentiarazten du.