Edukira zuzenean joan

Luce, Maximilien

Paris (Frantzia), 1858 | Paris (Frantzia), 1941

Luce, Maximilien

Luce, Maximilien

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Maximilien Luce grabatzaile gisa hezi zen, bere ibilbidearen ia hasieratik pintatzen hasi bazen ere; 1887an Georges Seurat eta Paul Signac artistekin topaketa erabakigarri bat izan ondoren, neoinpresionisten taldearekin bat egin zuen, eta mugimendu horren teknika puntillista hartu zuen. Teknika horrek, teorian, kolore puru saturatuen banakako pintzelkadak aplikatzea zekarren, harmonia eta kontraste kromatikoaren printzipioei jarraiki. Luce anarkokomunista izan zen bizi osoan, eta historia garaikidea zein gizateriaren sufrimendua dokumentatzeko konpromisoa sentitu zuen.

Artista Montparnassen hazi zen, langile-klaseko giroan, eta bere lehendabiziko mihiseek bere kideen zailtasunak deskribatzen dituzte barrualde txiroetan, adibidez, Kafea (Le café, 1892, 83. or.) artelanean. Hala ere, sarritan jendez betetako paisaia distiratsuak eta hiriaren gaineko bistak izan ziren nagusi bere sorkuntza artistikoan. Lucek bisitatzen zituen edo bizileku zituen tokietan aurkitzen zituen bere artelanetako gaiak; adibidez, Paris zein Londresen. Irudi horietan, Sena edo Tamesis moduko ibaien ertzetako giroari buruzko eszenak irudikatzen zituen.

Luceren obran, beste gai garrantzitsu batzuk Parisen industrializazio azkarra eta hiri hazkundea izan ziren. Haurra zela, Lucek bertatik bertara ikusi ahal izan zuen Georges-Eugène Haussmann prefektuak zuzendutako hiri itxuraldaketaren ondorioz hiriburuak jasandako eraldaketa. Réaumur kalearen irekiera (Le percement de la rue Réaumur, 1896, 89. or.) koadroak Paris modernizatzeko planaren azken etapa erakusten du; 1890eko hamarkadako beste artelan batzuek, berriz, gorazarre egiten diote eliza eta eraikin historiko jakin batzuen arkitekturari. Gizarte-gaiei buruzko bere interesa zela eta, pintura sorta bat egin zuen Belgikako Pays Noir edo Charleroi eskualdeko ikatz industriako lan astunari buruz; hain zuzen, bertan egon zen hainbat aldiz. Ondoren, Luce pintzelkada solteagoz aritu zen eta koloreak nahastu zituen, baita kutsu nazionalistako interpretazioak egin ere, adibidez, Parisko Komuna edo Lehen Mundu Gerraren moduko gertaera historikoena.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Serra/Seurat. Marrazkiak
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6