Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Serra/Seurat. Marrazkiak
Data:
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6
Komisariotza:
Judith Benhamou eta Lucía Agirre
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artearen historia | Pintura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Paisaia | Marrazkigintza | Frantzia | Paris | Teknika eta materialak
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/serra-seurat-marrazkiak

Sarritan, Georges Seurat-en (1859−1891) pinturak itzal egin dio marrazkiak haren lanetan izan zuen garrantziari. Hala ere, historialari, arte-kritikari eta artista batzuentzat, hala nola Richard Serra-rentzat (1938), sortzaile frantsesaren marrazkiak dira, hain zuzen, haren obrako alderdirik nabarmenena. Beste artista asko bezala, Seurat marrazkiak egiten hasi zen pinturari ekin aurretik; Seuratek, baina, inoiz ez zion marrazteari utzi bere ibilbide laburrean zehar, eta salbuespen bakan batzuetan baino ez zuen erabili marrazkia margolanak egiteko zirriborro edo abiapuntu gisa.

Erakusketa honek agerian utziko du Seuratek zeinen modu desberdinean baliatu zituen ikasitako marrazketa-teknikak, eta bereziki nabarmenduko du nola erabiltzen zituen Michallet papera eta conté arkatza bezalako materialak kolore-sorta ezin zabalagoa irudikatzeko, beltz opakuenetik hasi eta argirik gardeneneraino. Seuraten teknika bereziak jarraitzaile asko erakarri zituen, eta, gaur egun ere, artista askoren interesa pizten jarraitzen du, esaterako Richard Serrarena. Izan ere, azken horren ustetan, marrazkia ez da eskulturak egiteko abiapuntutzat erabiltzeko zirriborro soil bat, baizik eta bere nortasun propioa duen jarduera bat, eta “etengabeko ardura bat, albo-arazoak eta bere-bereak dituen arazoak” dauzkana. Erakusketa honetan Rambles delakoa ere erakutsiko da; hots, Serrak 2015ean hasitako seriea. Bertan, olio-barrak ekarritako materiak azpimarratuko du prozesua, pisua eta grabitatea bezalako gaietan duen interesa.