Paladino, Mimmo
Biografía
Paduli, Benevento (Italia), 1948 | Padulin eta Milanen bizi da
1948
Abenduaren 18an jaioa, Padulin, Benevento probintzian, Italian
1964
Liceo Artistico di Benevento-n ikasi zuen 1968ra arte
1969
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Studio Oggetto-n, Casertan
1980
Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Aperto ‘80 erakusketan. Erakusketa hartatik Achille Bonito Oliva arte-kritikariak “Italiako Transbangoardia” kontzeptua barneratu zuen, eta Paladino sartu zuen bertan, Sandro Chia, Francesco Clemente, Enzo Cucchi eta Nicola de Maria artistekin batera. Erakusketa ibiltari garrantzitsua inauguratu zen Basileako Kunsthalle-n, ondoren Museum Folkwang-en, Essenen, eta Stedelijk Museum-en, Amsterdamen ikusi ahal izan zena. Grabatuak egiten hasi zen
1981
Garrantzizko pintura-erakusketa egin zuen Basileako Kunstmuseum-en, ondoren Hannoverren, Groningenen, Bolonian, Milanen, Munichen, Zurichen eta Mannheimen ikusi ahal izan zena. Bakarkako erakusketa egin zuen Galleria d’Arte Moderna-n, Bolonian. Bere lana ikusgai egon zen A New Spirit in Painting taldeko erakusketan, Londresko Tate Gallery-n. Parisko Bienalean parte hartu zuen
1982
Bakarkako erakusketa egin zuen Louisiana Museum of Modern Art-en, Humlebaeken, ondoren Museumvereinen, Wuppertalen ikusi ahal izan zena. Bere lana ikusgai egon zen Recent European Painting erakusketan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, eta La transvanguardia-n, Fundació Joan Miró-n, Bartzelonan. Kasselgo Documenta 7-n eta Sidneyko Bienalean parte hartu zuen
1983
Bakarkako erakusketa egin zuen Newport Harbor Art Museum-en, Los Angelesen eta bere lana ikusgai egon zen New Art erakusketan, Londresko Tate Gallery-n
1984
Erakusketa bat egin zuen Musee St. Pierre d’Art Contemporain-en, Lyonen. Bere lana ikusgai egon zen An International Survey of Recent Paint and Sculpture erakusketan, New Yorkeko Museum of Modern Art-en
1985
Bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zuten Städtische Galerie Lenbachhaus-en, Munichen. Erakusketa bat egin zuen Kunstnerses Hus-en, Oslon eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
Parte hartutako erakusketak
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11