Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Mimmo Paladino

Galder Reguera

Izenburua:
Mimmo Paladino
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Ikuskizun-arteak
Mugimendu artistikoak:
Transabangoardia
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Instalazioa | Obra grafikoa | Pintura
Aipatutako artistak:
LeWitt, Sol | Paladino, Mimmo

Paduli, Benevento (Italia), 1948 | Padulin eta Milanen bizi da

1948 Abenduaren 18an jaioa, Padulin, Benevento probintzian, Italian
1964 Liceo Artistico di Benevento-n ikasi zuen 1968ra arte
1969 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Studio Oggetto-n, Casertan
1980 Veneziako Bienalean parte hartu zuen, Aperto ‘80 erakusketan. Erakusketa hartatik Achille Bonito Oliva arte-kritikariak “Italiako Transbangoardia” kontzeptua barneratu zuen, eta Paladino sartu zuen bertan, Sandro Chia, Francesco Clemente, Enzo Cucchi eta Nicola de Maria artistekin batera. Erakusketa ibiltari garrantzitsua inauguratu zen Basileako Kunsthalle-n, ondoren Museum Folkwang-en, Essenen, eta Stedelijk Museum-en, Amsterdamen ikusi ahal izan zena. Grabatuak egiten hasi zen
1981 Garrantzizko pintura-erakusketa egin zuen Basileako Kunstmuseum-en, ondoren Hannoverren, Groningenen, Bolonian, Milanen, Munichen, Zurichen eta Mannheimen ikusi ahal izan zena. Bakarkako erakusketa egin zuen Galleria d’Arte Moderna-n, Bolonian. Bere lana ikusgai egon zen A New Spirit in Painting taldeko erakusketan, Londresko Tate Gallery-n. Parisko Bienalean parte hartu zuen
1982 Bakarkako erakusketa egin zuen Louisiana Museum of Modern Art-en, Humlebaeken, ondoren Museumvereinen, Wuppertalen ikusi ahal izan zena. Bere lana ikusgai egon zen Recent European Painting erakusketan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en, eta La transvanguardia-n, Fundació Joan Miró-n, Bartzelonan. Kasselgo Documenta 7-n eta Sidneyko Bienalean parte hartu zuen
1983 Bakarkako erakusketa egin zuen Newport Harbor Art Museum-en, Los Angelesen eta bere lana ikusgai egon zen New Art erakusketan, Londresko Tate Gallery-n
1984 Erakusketa bat egin zuen Musee St. Pierre d’Art Contemporain-en, Lyonen. Bere lana ikusgai egon zen An International Survey of Recent Paint and Sculpture erakusketan, New Yorkeko Museum of Modern Art-en
1985 Bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zuten Städtische Galerie Lenbachhaus-en, Munichen. Erakusketa bat egin zuen Kunstnerses Hus-en, Oslon eta São Pauloko Bienalean parte hartu zuen
1986 Erakusketa bat egin zuen The Virginia Museum of Fine Arts-en, Richmonden
1987 Erakusketa ibiltaria egin zuen Austrian zehar, Kulturhaus des Stadt-en, Grazen amaitu zena
1988 Bakarkako erakusketa egin zuen Veneziako Bienalean, Italiako Pabilioian
1990 Belgikan, Charleroiko Palais de Beaux-Arts-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Erakusketa bat egin zuen Villa delle Rose-n, Bolonian. Bere lana ikusgai egon zen Presence Eternity – Traces of the Trascendental in Today´s Art erakusketan, Martín Gropius Bau-n, Berlinen
1991 Garrantzizko erakusketa egin zuen Pragako Errege-Gazteluan, Bilà Hora izenburupean
1992 Instalazio iraunkor bat egin zuen, Hortus Conclusus, Chiostro di San Domenico-n, Beneventon, Veglia antzezlanaren estreinaldirako eszenografia gisa erabili izan zena. São Pauloko Museu de Arte-k bere lan grafikoaren erakusketa inauguratu zuen, Brasilgo hainbat museotan ikusgai egon zena. Parisko FIACen parte hartu zuen
1993 Eskulturak jarri zituen ikusgai Florentziako Forte Belvedere-n
1994 Bakarkako erakusketa egin zuen Pekingo Arte Ederretako Galeria Nazionalean eta Monterreyko Arte Garaikidearen Museoan, Mexikon. Bere lan grafikoaren lehenengo erakusketa antologikoa egin zuten Revillagigedo jauregian, Gijonen
1995 Napoles hiriak bere lanaren erakusketa handia egin zuen hiru gunetan: Scuderie di Palazzo Reale-n, Museo Diego Aragona Pignatelli Cortes-en eta Piazza dei Plebisciti-n
1996 Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Moderne et Contemporain-en, Estrasburgon
1999 Ohorezko Kide izendatu zuten Royal Academy of Arts-en, Londresen. Erakusketa bat egin zuen South London Gallery-n, Londresen
2000 Ubú saria irabazi zuen Edipo Rey antzezlanerako egin zuen eszenografiagatik, Erromako Teatro Argentina-n
2001 New Yorkeko Art of This Century galeriak bere lan grafikoaren katalogo arrazoitua argitaratu zuen
2002 Centro per l’Arte Contemporanea Luigi Pecci-k, Praton, Italian, bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zuen
2003 Zenith eskultura instalatu zuten Europar Parlamentuaren Plazan, Bruselan. Bere lana ikusgai egon zen Transavanguardia 1979–1985 erakusketan, Museo di Arte Contemporanea Castello di Rivoli-n
2004 Erakusketa bat egin zuen Galleria Nazionale d’Arte di Roma-n, Sol Lewitt-ekin batera
2005 Museo d’Arte della Città di Ravenna-k (MAR) Mimmo Paladino in Scena erakusketa inauguratu zuen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]