Edukira zuzenean joan

Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
Data:
2024ko otsailak 16 - 2024ko irailak 15
Komisariotza:
Joan Young eta Lauren Hinkson
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Kontsumoa | Solomon R. Guggenheim Foundation | Guggenheim Bilbao Museoa | Bigarren Mundu Gerra | AEB | Masa-kultura | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/ikurrak-eta-objektuak-guggenheim-bildumako-pop-artea

Bigarren Mundu Gerratik aurrera eta hirurogeiko hamarkadan ongi sartu arte, gorakada ekonomiko azkarra bizi izan zuten Estatu Batuetan eta, ondorioz, kontsumismoaren kultura handituz joan zen bertan. Inguruko merkantilismoari erantzuteko, artista batzuek masen kulturako irudiak sartu zituzten beren lanetan, eta metodo industrialak imitatzen (edo parodiatzen) zituzten teknika berriak erabili zituzten beren sorkuntzetan. Obra horiek Pop artea deritzonaren barruan kokatzen dira, eta aldizkari merkeak, publizitate-hesiak, iragarkiak, pelikulak, telebista eta komikiak erabiltzen dituzte iturri moduan. Roy Lichtenstein eta Andy Warhol bezalako artistek alde batera utzi zuten New Yorkeko Eskolaren estetikak bereizgarri zuen keinuaren bat-batekotasuna, eta inpresio komertzialaren eta masa-ekoizpenaren logika inpertsonala islatzen zuten lanak sortu zituzten.

Guggenheim Museoak Pop artearekin duen harremana azken horren hastapenetan hasi zen. Izan ere, Lawrence Alloway komisarioak —berrogeita hamarreko hamarkadaren amaiera aldera “pop” terminoa sortzen lagundu zuenak— 1963an antolatutako Six Painters and the Object erakusketak haren baliozkotze instituzionala ekarri zuen une kritiko batean. Hurrengo hamarkadetatik aurrera, Guggenheim Museoak egile aitzindariei eskainitako hainbat monografiko garrantzitsu antolatu zituen —tartean, Jim Dine, Roy Lichtenstein, Claes Oldenburg, Robert Rauschenberg edo James Rosenquist artistei eskainiak— eta, aldi berean, mugimendu horretako adibide ikonikoen bilduma bat osatzen joan zen.

Pieza historikoez gain, erakusketak obra berriak ere jasoko ditu, Pop artearen ondarea aztertzen duten artista garaikideek eginak. Artista horiek poparen formak eta lengoaia erabiltzen dituzte gai ezberdinak kritikatzeko eta politizatzeko, adibidez, kontsumismoaren hiztegia.

Erakusketa hau Kudeaketa Akordioaren berrespenak hala jasota Solomon R. Guggenheim Museumen funtsik esanguratsuenekin antolatzen denetako bat da. Hitzarmen horren baitan beste aurkezpen garrantzitsu batzuk ere antolatu izan dira orain arte, hala nola honako hauei eskainiak: Parisko Eskola, Thannhauser Bilduma, Vasily Kandinsky edo Jean Dubuffet.