Polke, Sigmar
Biografía
Oels, Silesia Beherea, Ekialdeko Alemania, 1941 | Kolonia, Alemania, 2010
1941
Oels-en (Silesia Beherea) jaio zen otsailaren 13an; gaur egun Polonia bada ere, garai hartan Ekialdeko Alemaniaren barruan kokatzen zen.
1953
Familiak Alemaniako Errepublika Demokratikoa utzi zuen eta Düsseldorf-era joan zen bizitzera.
1961
Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en sartu zen eta ikasketak 1967an amaitu zituen.
1963
Gerhard Richter-ekin eta Konrad Lueg-ekin batera (azkenak beranduago Konrad Fischer izena hartu zuen) Errealismo Kapitalista taldea sortu zuen. Horiekin eta Manfred Kuttner-ekin batera, Demonstrative Ausstellung erakusketa antolatu zuen Düsseldorf-eko Kasiserstrasse-n.
1966
Lehen bakarkako erakusketa izan zuen Berlingo René Block galerian.
1970
Hamarkada horretan egin zuen lanaren bidez, argazkigintzaren eta pinturaren arteko loturak jorratu zituen, argazki-irudiaren objektibotasuna zalantzan jarriz.
1974
Pakistanera eta Afganistanera bidaia egin zuen eta ondorengo lanetan erabiliko zuen argazki-sorta zabala bildu zuen. Haren lanak Achim Duchow-ek egindakoekin batera Bonn-eko Städtisches Kunstmuseum Bonn-en jarri ziren erakusgai.
1975
São Pauloko XIII Bienal de São Paulo-n Pintura saria jaso zuen.
1976
Kunsthalle Tübingen-en erakusketa egin zuen eta ondoren, erakusketa hori Düsseldorfeko Städtische Kunsthalle Düsseldorf-en eta Eindhoven-eko (Herbehereak) Stedelijk van Abbemuseum-en izan zen.
1977
Hanburgoko Hochschule für Bildende Künste-n sartu zen irakasle, 1991. urtera arte. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6-n parte hartu zuen.
1980
Urte horietan zehar, produktu kimikoekin eginiko obra abstraktuak lantzen hasi zen, horien arteko erreakzioak aztertuz eta, halabeharraren bidez, artistak bere lanaren gainean duen erabateko kontrola zalantzan jarriz.
1981
Haren lana Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatutako A New Spirit in Painting erakusketan egon zen ikusgai.
Parte hartutako erakusketak
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
- Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
- 2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Asmamenaren ildoa
- 2021ko ekainak 11 - 2022ko otsailak 6
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22
- Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea
- 2024ko otsailak 16 - 2024ko irailak 15