Edukira zuzenean joan

Richter, Gerhard

Dresden (Alemania), 1932

Richter, Gerhard

Richter, Gerhard

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Dresden, Ekialdeko Alemania, 1932

1932
Otsailaren 9an jaio zen Dresden-en, Ekialdeko Alemanian.

1951
Dresden-eko Hochschule für Bildende Künste-n sartu zen eta 1956an graduatu zen. Graduazio-proiektu gisa, hiri hartako Deutsches Hygiene Museum Dresden-en horma-irudi bat pintatu zuen.

1961
Moskura bidaia bat egin ostean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa utzi eta Düsseldorf-en (Mendebaldeko Alemania) ezarri zen. Düsseldorf-eko Staatliche Kunstakademie Düsseldorf-en ikasi zuen 1963 arte Karl Otto Götz-en zuzendaritzapean. Bertan ezagutu zituen Sigmar Polke, Blinky Palermo eta Konrad Fischer.

1962
Argazkietan oinarritutako lehen koadroak egin zituen.

1963
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Düsseldorf-eko Mobelhaus Berges-en.

1964
Bakarkako erakusketa egin zuen Düsseldorf-eko Alfred Schmela galerian. 1965 Hund, lehen grabatua, egin zuen zortziko edizioan.

1966
Haren lanak Sigmar Polke-ren lanekin batera jarri zituen erakusgai Hannover-eko Galerie h-k. Koloretako karta ezagunak pintatzen hasi zen.

1967
Hanburgoko (Alemania) Hochschule für Bildende Künste-n irakasle gonbidatu gisa sartu zen. Junger Western saria jaso zuen (Recklinghausen, Alemania). Lehen kolore bakarreko pintura grisak egin zituen, Graue Malereien saila.

1969
Bere lanak lehen aldiz New Yorken jarri zituen erakusgai Nine Young Artists: Theodoron Awards talde-erakusketan, Solomon R. Guggenheim Museum-en. 1960ko hamarkadan bildutako materiala berrikusten hasi zen eta Atlas lanerako piezak biltzen hasi zen. Obra hori bere pinturak egiteko erabiltzen duen material guztiaz osatuta dago, hala nola, argazkiez, postalez, egunkari-ebakinez, etab. Gaur egun oraindik materialbilketarekin jarraitzen du.

1970
Museum Folkwang-en (Essen, Alemania) haren lan grafikoa erakutsi zen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
2010ko azaroak 6 - 2011ko martxoak 13
Gerhard Richter. Itsas paisaiak
2019ko maiatzak 24 - 2019ko irailak 9
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22