
Rosenquist, James
Biografía
Grand Forks, Ipar Dakota, 1933 | New York (AEB), 2017
1933
Azaroaren 29an Grand Forks-en, Ipar Dakotan, jaio zen,.
1948
Beka bati esker lau asteburutan Minneapolis Institute of Arts-en Minneapolis School of Art-en ikasi zuen.
1952
Minnesotako Unibertsitatean sartu zen eta bi urte egin zituen han.
1955
Beka bat lortu zuen Art Students League-n ikasteko eta New Yorken ezarri zen.
1956
Ellsworth Kelly, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns artistak ezagutu zituen.
1960
Bere koadroetan publizitate-hesien teknika erabiltzen hasi zen; teknika horiek ondo ezagutzen zituen alor horretan lan egin baitzuen, Minneapolis-en eta New Yorken, hainbat urtetan.
1962
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen, New Yorkeko Green Gallery-n, eta bi urte igaro ondoren, berriz erakutsi zuen bertan.
1963
Horma-irudi bat egin zuen New Yorkeko 1964ko Azoka Unibertsaleko New Yorken pabiloirako. Americans 1963 (Museum of Modern Art (MoMA), New York) eta Six Painters and the Object (Solomon R. Guggenheim Museum, New York) erakusketetan parte hartu zuen. Norman Wait Harris Bronze Medal domina jaso zuen Art Institute of Chicago-ren urteroko erakusketan parte hartzeagatik.
1964
Lehen bakarkako erakusketa egin zen Europan, Parisko Galerie Ileana Sonnabend-en.
1965
New Yorkeko Jewish Museum-ek F-111 erakusketa egin zuen. Urte horretan bertan, erakusketa Stockholm-en eta Amsterdamen izan zen eta, hurrengo urtean, Baden-Baden-en eta Erroman.
1967
Forest Ranger instalatu zuen Veneziako Palazzo Grassi-n, Campo vitale: Mostra internazionale d'arte contemporanea talde-erakusketaren barruan. São Pauloko IX Bienal de São Paulo-n parte hartu zuen.
Parte hartutako erakusketak
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- 2004ko maiatzak 13 - 2004ko urriak 17
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- 2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
- Artea eta espazioa
- 2017ko abenduak 5 - 2018ko apirilak 15
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Motion. Autos, Art, Architecture
- 2022ko apirilak 8 - 2022ko irailak 18
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22