Edukira zuzenean joan

Tàpies, Antoni

Bartzelona, 1923 | Bartzelona, 2012

Tàpies, Antoni

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Bartzelona, 1923 | Bartzelona, 2012

1923
Abenduaren 13an jaio zen Bartzelonan.

1942–1943
Birikitako gaixotasun larria izan zuen eta luze egon zen ohean.

1944
Universitat de Barcelonan sartu zen Zuzenbidea ikastera, baina ikasketak amaitzera zihoala utzi zuen. Marrazketa ikasi zuen Bartzelonako Acadèmia Vallsen bi hilabetez.

1948
Bartzelonako I Saló d'Octubren jarri zituen lanak erakusgai. Joan Miró ezagutu zuen eta lagun min bihurtu ziren.

1949
Un aspecto de la pintura catalana erakusketan parte hartu zuen Bartzelonako Institut Français-en.

1950
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Bartzelonako Galeries Laietanes-en. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen. Parisera joan zen bizitzera beka bati esker eta han Pablo Picasso ezagutu zuen.

1952
Veneziako XXVI Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.

1953
Lehen bidaia egin zuen Ameriketako Estatu Batuetara Martha Jackson Gallery-n (New York) lehen bakarkako erakusketa zuela eta. São Pauloko II Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen.

1954
Teresa Barbarekin ezkondu zen.

1955
Michel Tapié ezagutu zuen, haren ibilbideko lagun kitzikagarrienetako bat.

1957
São Pauloko IV Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen.

1958
Veneziako XXIX Biennale di Venezia-n parte hartu eta UNESCO saria lortu zuen. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en lehen saria lortu zuen. Marcel Duchamp ezagutu zuen.

1960
Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York) Before Picasso, after Miróerakusketan eta New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) New Spanish Painting and Sculpture erakusketan parte hartu zuen. Tokioko Tokyo Biennial-en parte hartu zuen.

1962
Lehen atzera begirako erakusketa antolatu zuten Kestnergesellschaft-en (Hannover). Horren ondotik beste batzuk ere egin ziren New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Zuricheko Kunsthaus Zürich-en.

1964
Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen formatu handiko zazpi lanekin.

1967
Kunstmuseum St. Gallen-ek (St. Gallen, Suitza) haren lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Parisko Galerie Maeght-ekin hasi zuen harremana; urtetan, erakusketak bertan egiteko ohitura izan zuen.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
Ispilua alderantziz. "La Caixa" Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea
2012ko urtarrilak 31 - 2012ko irailak 2
Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
2013ko urriak 4 - 2014ko urtarrilak 19
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22