Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
Data:
2013ko urriak 4 - 2014ko urtarrilak 19
Komisariotza:
Álvaro Rodríguez Fominaya
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte informala | Arte Povera
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/antoni-tapies-objektutik-eskulturara/

Erakusketa hau Antoni Tàpies-en eskulturei eta objektuei eskainitakoa da, artelan-multzo horiek sakonetik aztertuko duen lehenengoa. Haren ibilbide osoko lanak ikertuko dira; bost hamarkada, 1960tik egun arte.

Muntaia noziotik abiatu zen Tàpies objektuak eta eskulturak egiteko alde formalak arakatzeko. Interes hori bizitza osoan landu zuen; izan ere, ikerketa-lerro horrek arte-gai eta -ardura jakin batzuk aditzera emateko aukera eman zion.

Erakusketan askotariko materialez eta teknikez egindako lanak izango dira ikusgai, eskulturak eta objektuak sortzeko Tàpiesek jarraitutako ildo tematiko, kontzeptual eta kronologikoak agerian uzteko. Horrek haren garaiko artean izandako eragina beste ikuspegi batzuetatik ulertzea ahalbidetuko du.