Edukira zuzenean joan

Wou-Ki, Zao

Pekin (Txina), 1921 | Nyon (Suitza), 2013

Wou-Ki, Zao

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Pekin, 1921 | Nyon (Suitza), 2013

1921 
Pekinen jaioa, 1921eko otsailaren 13an

1935 
Hamalau urterekin hasi zituen arte-ikasketak, Hang- Chouko Arte Ederretako Eskolan

1941 
Irakasle gisa lan egin zuen Arte Ederretako Eskolan bertan. Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Elkarte Txinatar-Sovietarrean, Choung-Kingen

1947 
Erakusketa bat egin zuen Ta-Hsin Departament Store-n, Shangain

1948 
Parisa joan zen

1949 
Erakusketa bat egin zuen Creuze galerian, Parisen. Litografiaren teknika erabiltzen hasi zen

1950 
Litografien erakusketa egin zuen La Hune galerian, Parisen

1951 
Pinturen eta akuarelen erakusketa egin zuen Mainstreet Gallery-n, Chicagon

1955 
Bere lehenengo erakusketa egin zuen museo batean, Fine Arts Museum-en, Cincinnatin. São Pauloko Bienalean parte hartzera gonbidatu zuten

1960 
Veneziako Bienalean parte hartu zuen

1962 
Bere pinturen, akuarelen eta litografien erakusketa inauguratu zen Madrilgo Ateneoaren aretoan. Litografia-sail bat egin zuen André Malrauxen La tentation de l’Occident libururako. Frantziako hiritar bihurtu zen

1964 
Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zen Massachussets Institute of Technology-ko Hayden Galleryn, Cambridgen, AEBn

1965 
Lehen aldiz museo batek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen; Essengo Folkwang Museum-ek. Gainera, erakusketa bat egin zuen Albertina-n, Vienan

1966 
Bere pinturak ikusgai egon ziren Maison de la Culture-n, Caenen

1968 
Bere lanaren erakusketa egin zuten San Franciscoko Museum of Art-en

1969 
Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Montrealgo Musée d’Art Contemporain-en, ondoren Musée du Québec-en ikusi ahal izan zena

1970
Charleroiko Palais des Beaux-Arts-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuen

1973
Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art et d’Histoire-n, Neuchâtelen

1974
Pintura-erakusketa egin zuen Sochauxeko Maison des Arts et Lettres-en. Formatu handiekin lanean hasi zen berriro

1977 
Formatu handiak ikusgai jarri zituen Fuji Televisión Gallery-n, Tokion

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
Chillidaren omenez
2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11