Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Zao Wou-Ki

Galder Reguera

Izenburua:
Zao Wou-Ki
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Teknikak:
Akuarela | Horma-pintura | Litografia | Marrazkia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Wou-Ki, Zao

Pekin, 1921 | Parisen bizi da

1921 Pekinen jaioa, 1921eko otsailaren 13an
1935 Hamalau urterekin hasi zituen arte-ikasketak, Hang- Chouko Arte Ederretako Eskolan
1941 Irakasle gisa lan egin zuen Arte Ederretako Eskolan bertan. Lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Elkarte Txinatar-Sovietarrean, Choung-Kingen
1947 Erakusketa bat egin zuen Ta-Hsin Departament Store-n, Shangain
1948 Parisa joan zen
1949 Erakusketa bat egin zuen Creuze galerian, Parisen. Litografiaren teknika erabiltzen hasi zen
1950 Litografien erakusketa egin zuen La Hune galerian, Parisen
1951 Pinturen eta akuarelen erakusketa egin zuen Mainstreet Gallery-n, Chicagon
1955 Bere lehenengo erakusketa egin zuen museo batean, Fine Arts Museum-en, Cincinnatin. São Pauloko Bienalean parte hartzera gonbidatu zuten
1960 Veneziako Bienalean parte hartu zuen
1962 Bere pinturen, akuarelen eta litografien erakusketa inauguratu zen Madrilgo Ateneoaren aretoan. Litografia-sail bat egin zuen André Malrauxen La tentation de l’Occident libururako. Frantziako hiritar bihurtu zen
1964 Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zen Massachussets Institute of Technology-ko Hayden Galleryn, Cambridgen, AEBn
1965 Lehen aldiz museo batek bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen; Essengo Folkwang Museum-ek. Gainera, erakusketa bat egin zuen Albertina-n, Vienan
1966 Bere pinturak ikusgai egon ziren Maison de la Culture-n, Caenen
1968 Bere lanaren erakusketa egin zuten San Franciscoko Museum of Art-en
1969 Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Montrealgo Musée d’Art Contemporain-en, ondoren Musée du Québec-en ikusi ahal izan zena
1970 Charleroiko Palais des Beaux-Arts-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zuen
1973 Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art et d’Histoire-n, Neuchâtelen
1974 Pintura-erakusketa egin zuen Sochauxeko Maison des Arts et Lettres-en. Formatu handiekin lanean hasi zen berriro
1977 Formatu handiak ikusgai jarri zituen Fuji Televisión Gallery-n, Tokion
1979 Parisko FIACen parte hartu zuen
1980 Irakasle gisa sartu zen École Nationale Supérieure des Arts Décoratifs-en, Parisen
1982 Bere lanaren erakusketa ibiltaria egin zuten Japonian, Fukuoka City Museum-en hasi, eta Tokio eta Kyototik igaro ondoren, Kamakura Museum of Modern Art-en amaitu zena. Erakusketa bat egin zuen Singapur eta Hong–Kongen baita ere
1983 Erakusketa bat egin zuen The National Museum of History-n, Taipein. Bere lana Pekingo Arte Eder Museoan ere ikusgai egon zen
1984 Officier de la Légion d’Honneur izendatu zuen Frantziako Errepublikak
1988 Parisko FIACen parte hartu zuen. Autorretratua argitaratu zuen, Françoise Marqueten lankidetzarekin idatzitako autobiografia
1992 Lisboako Calouste Gulbenkian Fundazioak bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen
1993 Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zioten Fine Arts Museum-en, Taipein. Commandeur de la Légion d’Honneur izendatu zuen Frantziako Errepublikako Lehendakariak
1994 “Praemium Imperiale” saria jaso zuen pintura-sailean, Japan Art Association-ek emana
1995 Bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten Zaragozako Centro de Exposiciones Iber Caja-n, eta Neverseko Maison de la Culture-n
1996 Bere lanaren atzera begirako erakusketa inauguratu zen Kaohsiung Museum of Fine Arts-en, Taiwanen, ondoren Museum of Art-en, Hong Kongen ikusi ahal izan zena
1998 Pekingo Kantonen bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuten. Erakusketa bat egin zuen Angerseko Musée des Beaux-Arts-en. Zeramikazko mural bat diseinatu zuen Lisboako “Atlantic” metro-geltokirako
2000 Erakusketa bat egin zuen Parisko Musée du Petit- Palais-en
2001 Institut Valencià d’Art Modern-ek (IVAM) bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen eta hirurogei pintura eta hamar marrazki ikusgai jarri zituen, 1948 eta 2000 urte bitartean eginak. Erakusketa bat egin zuen Musée d’Ixelles-n, Bruselan. Taylor Fundazioaren saria jaso zuen
2002 Académie des Beaux Arts-eko kide aukeratu zuten
2003 Erakusketa bat egin zuen Marlborough Gallery-n, New Yorken. Parisko Galerie Nationale du Jeu de Paume-k bere lanaren atzera begirako erakusketa handia egin zion
2004 Bere lanaren erakusketa desberdinak egin zituzten Frantziako museoetan, besteak beste, Musée Fabre-n, Montpellierren, Musée des Beaux-Arts-en, Dunkerquen, eta Musée du Dessin et de l’Estampe Originale-n, Gravelinesen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]