Edukira zuzenean joan

Albert Oehlen. Irudiaren atzean

Sarrera

Albert Oehlen. Irudiaren atzean

Izenburua:
Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Erakusketa:
Albert Oehlen. Irudiaren atzean
Gaiak:
Artea eta teknologia | Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Alemania
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Arte Kontzeptuala | Espresionismoa | Surrealismoa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Oehlen, Albert

Albert Oehlen (Krefeld, Alemania, 1954) azken hamarkadetako pintore gailenetako bat da, baita Bigarren Mundu Gerra osteko Alemaniako artista polemikoenetako bat. Gaur egungo artearen erakusle den estiloa du, eta hura sortzeko hainbat iturri eta baliabide uztartzen ditu: publizitatearen teknikak, espresionismoaren pintzelkada, surrealismoaren keinua eta ordenagailuz sortutako irudiak. Arte-giroan pintura “zaharkitutako” baliabidea dela eztabaidatzen da aldiro-aldiro, eta Oehlenek eztabaida horri ekarpena egiten dio haren artelanen bidez. Azken urteetan Oehlenen pinturek artistaren gai nagusiaren garapena erakutsi dute, alegia, askatasunarena —artistak berak azaldu du horixe dela ardatza—; mihisea jorratzeko ausardia eta kontrolik eza askatasun horren erakusle dira. Antzinako pinturaren hiztegia gordetzen duten teknika berriak erabiltzen ditu Oehlenek eta horrek sentsazio bitxia sorrarazten du, paradoxikoa, zerbait berria baina ezaguna dela sentitzen baitugu. Artista kontzeptuala da Oehlen, pintura baliabidetzat duena. Horren inguruan honakoa esan du artistak:

“Bakoitzak nahi duena pentsa dezala. Aspergarria da esanahien inguruan hitz egitea. Publikoaren ulermena eta publikoarekiko konplitzitatea ez zaizkit ardura. Norberak nahi duena senti dezala”.