Edukira zuzenean joan

Alice Neel: pertsonak lehenbizi

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Data:
2021ko irailak 17 - 2022ko otsailak 6
Komisariotza:
Kelly Baum, Randall Griffey eta Lucía Agirre
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Artea eta gizarte iraultza | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | Hiri-eszenak | Faxismoa | AEB | New York | Erotismoa | Amatasuna | Arrazakeria | Justizia
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/alice-neel-pertsonak-lehenbizi

Alice Neel: pertsonak lehenbizi lehen atzera begirakoa da Espainian, Alice Neel (1900-1984) artista estatubatuarrari eskainia. Anbizio handiko azterlan honek mendeko pintore erradikalenen artean kokatuko du egile hau. Justizia sozialaren defendatzaile, printzipio humanistekin hartua zuen konpromiso irmoak inspiratu zituen bere bizitza eta obra, eta horren erakusgarri ditugu aurkezpen honetan bildutako ehun pintura, marrazki eta akuarelak.

Erakusketak faxismoaren eta arrazakeriaren aurka manifestatzen ari diren aktibisten irudiak erakusten ditu hauekin batera: Depresio Handiak pobretutako biktimen pinturak, eta erretratuak New Yorkeko Spanish Harlemeko ‒Neelen auzoa‒ bizilagunenak, erakunde politiko desberdinetako liderrenak, queer antzezle eta artistenak, eta New Yorkeko diaspora globaleko kideenak. Gainera, erakusketan ikusgai daude 1930eko hamarkadan Neelek egindako akuarela eta pastel erotikoak, amen erretratuak eta irudi biluzien pinturak (batzuk sabel nabarmenekin haurdun), eta lan horietan antzematen den xumetasunak eta irreberentziak ez dute aurrekaririk mendebaldeko artearen historian.

Urte luzez New Yorken bizita, bere gairik iraunkorrena izan zen hiri hori. Izan ere, bere obra guztiek islatzen dituzte bertako kaleetako drama, bertako eraikinen eguneroko edertasuna eta, horren guztiaren gainetik, herritarren aniztasuna, erresilientzia eta adorea. “Niretzat, pertsona da lehenengo”, esan zuen Neelek 1950ean. “Gizakiaren duintasuna eta betiereko garrantzia aldarrikatzen saiatu naiz”.

Komisarioak: Kelly Baum, “Cynthia Hazen Polsky and Leon Polsky” Arte Garaikideko Arduraduna, eta Randall Griffey, Arte Moderno eta Garaikideko Arduraduna, The Met, Guggenheim Bilbao Museoko Lucía Agirre Arte-arduradunarekin batera.

The Metropolitan Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin eta The San Francisco Fine Arts Museum-ekin elkarlanean.