hezkuntza-edukia
Haize kontra
- Izenburua:
- Haize kontra
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Emakumea artean | Generoa eta sexualitatea | Artea eta politika | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Biluzia | Erretratua eta autorretratua | Gizarte-kronika | Hiri-eszenak | AEB | New York | Pertsonak | Giza harremanak | Amatasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
Haize kontra izena eman zaion hezkuntza-gune honek, Alice Neel: pertsonak lehenbizi erakusketarako diseinatuak, informazio gehigarria eskaintzen du margolari estatubatuarraren lanari buruz. Garaiko pinturaren joera oro alde batera utzita, Neelek 1930eko eta 1980ko hamarkada bitartean New York hirian bizi ziren pertsonak dokumentatu zituen, bizitasun handiko testuinguru politiko eta soziokultural batean. Artistak beretzat posatzen zutenen kemena eta arima jaso zituen iruditan: gehienak ezezagunak (outsiders) eta, bere azken urteetan, baita New Yorkeko eszenako pertsona ezagunak ere.
Grina, duintasuna, inklusioa, aktibismoa edo sexualitatea behin eta berriro ageri dira bere ibilbidean, eta gune honetan, hain zuzen, alderdi horiei buruzko azalpenak jaso ditugu.