Itzalak (Shadows) izeneko lan eskergari ekin zion Warhol-ek 1978an, 50 urte bete zituenean, Factoryko kideen laguntzaz. Lan hau osatzen duten 102 mihisetan Warholek abstrakzioaren inguruan aurreko urtean egindako azterketak laburbildu zituen. Artelan hau guztiz iraultzailea izan zen bere garaian; formatua bera, adibidez, guztiz ezohikoa zen: Warholek zati asko dituen pintura gisa sortu zuen eta erakusgai jartzen diren mihise kopurua erakusten den espazioaren araberakoa da. Mihiseetan begi bistakoa da Warholek erabiltzen zuen kolore-paleta bizia eta distiratsua. Hondoa margotzeko esponjazko mopa erabili zuen eta horrek artistaren keinuak azpimarratzen ditu pintura-planoan. Itzalak egiteko zazpi edo zortzi serigrafia-pantaila erabili zituen eta hori erraz antzeman daiteke formen gune ilunetan, eskala ezberdintasun txikiak gertatu direlako eta argi-puntuak ausaz agertzen direlako batzuetan. Aretoko paretetan “itzal” horien inprimaketa positiboa eta negatiboa txandaka agertzen dira. Erreplika bat izan beharrean, Itzal bakoitza forma jakin bati dagokio, espazioa zehaztasun osoz betetzen duena eta behatzailearen begirada argirantz zuzentzen duena. Warholek itzaletan jarri zuen arreta osoa artelan honetan argia pizteko (kolore eztandak) eta honela artearen oinarrizko gaira bueltatu zen: hautematea.
Andy Warhol. Itzalak Dia Art Foundation-ek antolatu du.