
Warhol, Andy
Biografía
Pittsburgh, Pensilvania, 1928 | New York, 1987
1928
Abuztuaren 6an jaio zen Pittsburgh-en (Pennsylvania), Andrew Warhola izenarekin.
1945
Carnegie Institute of Technology-ren (Pittsburgh, Pennsylvania) Pintura eta Diseinua sailean ikasi zuen eta lau urteren ostean graduatu zen.
1946
Martin B. Leisser saria jaso zuen Carnegie Institute’s Gallery of Fine Art-enerakutsitako lanengatik.
1947
«Blotted-line» marrazketa-teknikarekin esperimentatzen hasi zen.
1949
New Yorkera joan zen bizitzera eta han ilustratzaile gisa lan egin zuen Glamour edo Mademoiselle bezalako aldizkarientzat.
Andy Warhol izena hartu zuen.
1951
Ilustratzaile gisa arrakasta handia lortu zuen. Hamarkada horretan, bere lanagatik sari ugari lortu zituen, besteak beste, Art Directors Club edo American Institute of Graphic Arts erankundeek emandakoak.
1952
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Hugo Gallery-n: Fifteen Drawings Based on the Writings of Truman Capote.
1954
New Yorkeko Loft Gallery-renhirutalde-erakusketetanparte hartu zuen.
1956
Otsailean eta abenduan New Yorkeko Bodley Gallery-negin zituen erakusketak. Bidaia luzea egin zuen Europan eta Asian zehar.
1957
Andy Warhol Enterprises, Inc. sortu zuen bere publizitate-eskaerak kudeatzeko.
1961
Pop irudi ezagunak pintatzen hasi zen, komikietako pertsonaietan eta masa-kontsumokoproduktuetan oinarrituta.
1962
Campbell’s Soup Can sail ezaguna sortu zuen eta Ferus Gallery-n (Los Angeles, Kalifornia) jarri zuen erakusgai.
StableGallery-negin zuen erakusketa, New Yorken bakarka erakusten zuen lehen aldian.
1963
16 mm-kokamera erosi zuen eta lehen filmak egiten hasi zen.
Elvis saileko lanak erakusgai jarri zituen Ferus Gallery-n (Los Angeles, Kalifornia).
1964
Lehen eskultura-erakusketaegin zuen New Yorkeko StableGallery-n Brillo Boxes, Campbell’s Soup Cans eta Heinz Boxes kaxa ezagunak erakutsiz.
Europan lehen aldiz bakarkako erakusketa egin zuen Parisko Galerie IleanaSonnabend-en.Factory bisitatu zuen Dorothy Podber-ekMarilyn saileko lan baten kontra tiro egin zuen. Sail horretako artelanak Shot Marilyns gisa ezagun egin ziren.
Parte hartutako erakusketak
- Andy Warhol: A Factory
- 1999ko urriak 19 - 2000ko urtarrilak 16
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- 2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- 2003ko otsailak 15 - 2003ko irailak 7
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- 2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
- Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea
- 2010ko azaroak 6 - 2011ko martxoak 13
- Jean-Michel Basquiat: Bada garaia
- 2015ko uztailak 3 - 2015ko azaroak 1
- Andy Warhol. Itzalak
- 2016ko otsailak 16 - 2016ko urriak 2
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- 2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
- Motion. Autos, Art, Architecture
- 2022ko apirilak 8 - 2022ko irailak 18
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22