Edukira zuzenean joan

Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919

Sarrera

[Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919]

Izenburua:
[Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919]
Erakusketa:
Chagall. Urte erabakigarriak, 1911−1919
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Lehen Mundu Gerra | Marc Chagall
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia
Artelan motak:
Pintura

Familia judutar jasidiko batean1887an jaioa, Errusiako Vitebsk hiri txikian, Marc Chagall oso inguru mugatuan hazi zen, non Errusiako artea eta kultura erabat murriztuta zeuden, bai bere inguruaren eraginez eta bai garaiko politiken eraginez: izan ere, judutarrak ghettoetan baztertu eta eskubideak kentzen zizkieten. Laster uko egin zion ezarritakoari, Errusiako eskolara sartuz lehenik, Vitebsken Yuri Pen-ekin artea ikasiz ondoren eta, batez ere, San Petersburgora bizitzera joanez. Bertan, Léon Bakst ezagutu zuen. Hala ere, 1911n gertatu zen aldaketa erabakigarria Chagall gaztearen bizitzan: Parisera joan zen hiru urtez bizitzera, eta bertan, lan multzo bat sortu zuen Errusiako herri arteari eta ezagun zuen kulturari behin eta berriro gogora ekarriz, erreferentzia horiek Pariseko abangoardiak eskaintzen zizkion esperimentu estilistiko berritzaileekin uztartuta. 1914an, Lehen Mundu Gerrak ezustean harrapatu zuen Chagall bere lurraldera bisita txiki bat egiten ari zenean; egoera horrek zortzi urtez bertan geratzera behartu zuen artista, eta bilaketa pertsonal bateko fase batera bultzatu zuen. Gertaera hori islatuko da garai horretako margolan eta paper gaineko lan ugaritan.

Kunstmuseum Basel-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan