Edukira zuzenean joan

Clemente

Sarrera

Clemente

Izenburua:
Clemente
Erakusketa:
Clemente
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea
Teknikak:
Akuarela | Pastela
Artelan motak:
Eskultura | Freskoa | Ilustrazioa | Pintura | Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Clemente, Francesco

Francesco Clemente Guggenheimek atzera begirako erakusketa baterako Museo osoa eskaintzen dion artista gazteena da. Clementek obra-multzo oparoa egin du, ikonografia jori eta anitzez betea. 1980ko Veneziako Bienalaren ondoren kritikaren goraipamena jaso zuen, bere pinturan adierazitako figuraziorako eta material tradizionalen erabilerarako itzulera abiapuntua izan zelarik, 60ko eta 70eko hamarkadetako artean nagusi zen estetika kontzeptualistatik. Lantzen dituen gaiak mundu fisiko, izpiritual eta fantasiazkoetan daude oinarrituta, eta estiloen nahiz kulturen historiaz eta kulturaz haraindiko metaketa batetik erauzita daude, Mediterraneoko, Indiako eta Amerikako eraginak isladatuz. Clementeren artearen aniztasun kaleidoskopikoari dagokionez, Edit deAk kritikoak honela deskribatu du artista “grazia egoeran dagoen kamaleoia”.

2000ko urtarrilaren 9ra arte ikus daitekeen erakusketa honetan 200 obra biltzen dira, 70eko hamarkadaren hasieratik gaur egunera arte. Bosgarren Hiribidean dagoen eraikin enblematiko honetako errotonda guztia eta 5 eta 7 dorreetako galeriak hartzen dituen erakusketa honek fresko eta olio-pintura, akuarela, pastel-marrazkia, eskultura eta ilustrazio grafikorako artistak duen trebetasuna nabarmentzen du. Ondoren Guggenheim Bilbao Museora joango den erakusketa hau kronologikoki baino gehiago gaika dago antolatuta, hain zuzen ere artistaren izaera antisistematikoa eta irekia aditzera emateko.