Edukira zuzenean joan

Cy Twombly

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Cy Twombly
Data:
2008ko urriak 28 - 2009ko otsailak 15
Komisariotza:
Carmen Giménez
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta literatura | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | AEB | Europa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/cy-twombly-4/

Cy Twombly-k (Lexington, Virginia, 1928 – Erroma, 2011) eragin handia izan zuen egungo artegintzan, eta bere belaunaldikoen artista gailenetakoa izan zen. 1950eko hamarkadaren hasieran Boston-eko School of the Museum of Fine Arts-en, New Yorkeko Art Students League entzutetsuan eta Ashville inguruko Black Mountain College-en (Ipar Carolina) trebatu zen. Art Students League-n, Robert Rauschenberg artista ezagutu zuen. Adin bertsukoak eta antzeko interesak izanik, biek adiskidetasun sendoa izan zuten urteetan. Europako eta AEBko arteaz arduratzeaz gain, hasiera-hasieratik literatura klasikoaren eta historiaren unibertsoekin liluratua egon zen Twombly eta horrek eragin handia izan zuen bere hizkuntza artistiko eta artelanetan.

Guggenheim Bilbao Museoak artista horren obra biltzera ekin zion eta 2006an Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963, lana eskuratu zuen; horren inguruan antolatu zen erakusketa hau. Lan hori bana ezin daitezkeen bederatzi mihisek osatzen dute, eta Cy Twomblyk osotasun gisa sortu zuen lehenengoa izan zen. Erakusketan artistaren beste hainbat sail izan ziren ikusgai, esaterako, bost mihisek osatutako Ferragosto (1961) non, horretan bai, pinturak banandu daitezkeen. Erakusketako beste sail garrantzitsu batzuk 1984ko Hero eta Leandro (Hero and Leandro) eta 1993/94ko Lau urtaroak (Quattro Stagioni) izan ziren.

Aukeratutako ehun bat lanek —pinturak, marrazkiak eta eskulturak— artistaren ibilbide zabala eta bere lanen berezitasunak aztertu zituzten. Cy Twombly erakusketak artista zoragarri horren arimara hurbildu gintuen, eta Carmen Giménez-ek, erakusketaren komisarioak, esan zuen legez: “ez dario magia pertsonal liluragarria soilik, horrez gain, pintura garaikidearen muga nahasietaraino eraman gaitu”.