hezkuntza-edukia
In Focus: David Hockney
- Izenburua:
- In Focus: David Hockney
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Gizakia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
In Focus proiektuak erakusketen edukia osatzeko aukera eskaintzen die bisitariei. David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1 erakusketarako diseinatutako gune didaktiko honek erretratuak artistaren ibilbide osoan izan duen garrantzia aztertzen du, bai eta haren sormen-prozesuaren hainbat gako ere: erretratatzen dituen pertsonekiko lotura emozionaletik hasi, eta bere lanak gauzatzeko erabili dituen baliabide eta aurrerapen teknologikoetaraino; hala nola, camera lucida, argazki analogikoa, inprimagailua edo iPad-ak.
Halaber, gune honetan proiektatuko da erakusketaren komisarioak, Edith Devaney-k, artistari egindako elkarrizketa, non erretratu-sail honen esanahi pertsonal eta artistikoa analizatzen den.