Edukira zuzenean joan

David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1

Sarrera

David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1

Izenburua:
David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Erakusketa:
David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Gaiak:
Erretratua eta autorretratua | Artea eta gizartea
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Hockney, David

2012an museoak antolatu zuen David Hockney: ikuspegi zabalago bat paisaia-erakusketa ikaragarri eta arrakastatsuaren ondoren, artistak alde batera utzi zuen pintura, bere jaioterri Yorkshire-tik urrundu, eta Los Ángelesera itzuli zen. Han, pixkanaka-pixkanaka, erretratuak eskatzen duen kontenplazio patxadatsuan barneratzen joan zen, eta bere estudio-burua pintatuz ekin zion berriz erretratuari. Hurrengo hilabeteetan zehar genero horretan erabat murgildu zen, eta estratu sozial ezberdinetako pertsonak gonbidatzen hasi zen tailerrean harentzat posatzeko: lagunak, familiakoak eta ezagunak, estudioko langileak, komisarioak, beste artistak (John Baldessari, adibidez), eta galeristak (larry Gagosian, esaterako). Erakusketa honetako koadro guztiak tamaina berdinekoak dira, modelo bakoitza aulki berean agertzen da, urdin kolore dirdiratsuarekin atzean, eta denak hiru egunetan margotu ziren. pinturarekin duen maisutasunari esker, pertsona ezberdinak mihisetik ateratzeko itxura dute, berehalakotasun beroarekin. Erretratu hauek indar sortzaile berrituarekin eginda daude, eta Los Angelesko artearen munduko eta artistaren bidean azken urteetan gurutzatutako jendearen irudi intimoa eskaintzen dute.