Edukira zuzenean joan

David Hockney: ikuspegi zabalago bat

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Data:
2012ko maiatzak 15 - 2012ko irailak 30
Komisariotza:
Edith Devaney, Londresko Royal Academy of Arts-eko Arte Garaikideko Proeiktuen Arte-arduraduna, eta Marco Livingstone, komisario independentea
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Paisaia | Ingurunea eta natura | Yorkshire
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
http://hockney.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/ikuspegi-zabalago-bat/lanak/

David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin eta Koloniako Museum Ludwig-ekin lankidetzan. Hockney egun jardunean dagoen britainiar pintore gailentzat dute, eta erakusketa honetan haren ibilbidean paisaiak duen leku esanguratsua aztertzen da; gaurdaino gai horri eskainitako erakusketarik handiena da Espainian.

Iberdrolaren babesari esker, Museoko bigarren solairuan 190 bat lan ikusgai daude: olio-pinturak, ikatz-ziriz eta iPad bidez egindako marrazkiak, zirriborroen koadernoak eta bideo digitalak, gehienak azken zortzi urteetan sortutakoak. Nolanahi ere, 2004tik aurrera egindako jaioterri Yorkshireko paisaiaren margolan biziak dira erakusketaren muina. Erakusketak margolariaren munduan murgilduko gaitu, eta aditzera emango digu askotako teknikez baliatuta artistak natura bizitasunez jasotzeko gaitasuna duela eta gaztaroko paisaiari atxikitzen zaiola.