Sam Taylor-Johnson: Hasperena | Artitz Guggenheim Bilbao"> Sam Taylor-Johnson: Hasperena | Artitz Guggenheim Bilbao"> Sam Taylor-Johnson: Hasperena | Artitz Guggenheim Bilbao"> Sam Taylor-Johnson: Hasperena | Artitz Guggenheim Bilbao">

Edukira zuzenean joan

Hasperena (Sigh). Sam Taylor-Johnson

Sam Taylor-Johnson: Hasperena

Izenburua:

Sam Taylor-Johnson: Hasperena

Erakusketa:
Hasperena (Sigh). Sam Taylor-Johnson
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta literatura | Artea eta musika | Artea eta emozioa
Artelan motak:
Bideoinstalazioa
Aipatutako artistak:
Taylor-Johnson, Sam
Museoko Film & Video aretoa irudia mugimenduan darabilten lanei eta bideoarteari eskaini zaie. Areto hau joera horri eskaintzeak agerian jartzen du bideoarteak eta bideoinstalazioak azken hamarkadetako artearen garapenean eta gauzatzean izandako garrantzia.

1990eko hamarkadaz geroztik Sam Taylor-Johnson artista britainiarraren argazkiek eta bideoinstalazioek giza emozio gordinenak arretaz aztertzen dituzte, haiek isolatuz eta zatituta aurkeztuz; horretarako, batzuetan narratiba berreraiki egiten du, eta bestetan irudiaren eta soinuaren inguruko gure pertzepzioa aldatzen du, Hasperena (Sigh, 2008) lanean egiten duen moduan. Hasperena zortzi proiekzioz osatutako ikus-entzunezko instalazioa da. Bertan, BBCko Kontzertu Orkestrako sail diferenteak Anne Dudley konpositore ospetsuak instalaziorako beraziaz idatzitako musika-lana jotzen ari direla dirudi. Soinua oso ondo entzuten den arren, musikariek ez dituzte euren instrumentuak jotzen, baizik eta, keinuen eta mimikaren bitartez, musika-emanaldi baten berezko mugimenduak imitatzen dituzte. Musikariek euren lan-tresnak ez edukitzeak ahultasun-sentsazioa eragiten du, eta, aldi berean, instrumentu bat jotzeko behar den gorputz-mugimenduaren garrantzia azpimarratzen du. Zortzi minutuko partitura originala idazteko, Anne Dudley Sam Taylor-Johnsonen Mamuak (Ghosts, 2008) serieko argazkietan inspiratu zen. Emily Brontë-ren Wuthering Heights (Tontor ekaitztsuak) nobela viktoriar klasikoan oinarritutako argazkiak dira. Izan ere artistak Haworth-eko mortuetan (Yorkshire) atera zituen argazkiak, hots, Brontë ahizpak hazi ziren ingurunean. Haize bortitzek zigortutako paisaia hori Brontë ahizpen literatura-obretako beste pertsonaia bat bihurtu zen. Hasperena lanean, BBCko musikariek jotzen duten partiturak giza bizitzarik ez duten eremu ezatsegin horiek gogora ekartzen ditu; musika-tresnarik gabe, keinu naturalak baina, agian, gehiegizkoak eginez interpretatutako obra da.