Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
Ordulariak eta buruak
Zurezko eskulturak
Atalak
Picasso aitzakiatzat
- Izenburua:
- Picasso aitzakiatzat
- Erakusketa:
- Manolo Valdés. Pintura eta eskultura
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artearen historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Valdés, Manolo
Balkoi korritu handiaren erdian Bainulariak edo Picasso aitzakiatzat zurezko pieza bikaina dago, hogeiko hamarkadan Picassok Miarritzen egin zuen olio-pintura txikiaren joko formala hiru dimentsioetara eramaten duen obra. Irudien atzean, Matisse-ren aurpegien hiru interpretaziok agerian uzten dute Valdés-en ohiko praktika bat, XX. mendeko funtsezko konfrontazioa, Picassoren eta Matisseren obren eta bizi-jarreren arteko kontrastean irudikatua.