David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
Atalak
David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Izenburua:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Erakusketa:
- David Hockney: 82 erretratu eta natura hil 1
- Gaiak:
- Erretratua eta autorretratua | Natura hila
- Teknikak:
- Pintura (pintura akrilikoa)
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Pertsonaia ospetsuak argazkietarako eginak dira. Nik ez dut pertsonaia ospetsurik egiten, argazkigintzak, bai. Nire pertsonaia ospetsuak nire lagunak dira. Erretratu bakoitza behaketa sakon baten emaitza da, eta ikerketa psikologiko bilakatzen da, nolabait. — David Hockney
2012an Museoak antolatu zuen David Hockney: ikuspegi zabalago bat paisaia eskergen erakusketa arrakastatsuaren ondoren, artistak alde batera utzi zuen pintura denbora batez. Bere jaioterriko Yorkshire-tik urrundu zen, Los Angelesera itzuli, eta bertan egin zuen erretratu-multzo zabala hasiko zuen pieza. Lan guzti hauetako bakoitza hiru egunetan burutu zen, akrilikoa mihise gainean erabilita. Modelo guztiak aulki berean eseri ziren, margolariak Los Angelesen zuen estudioan, California hegoaldeko argi distiratsuaren azpian eta atzealdean hondo urdin bizia zutela. Bere familiako kideak aurkezten dizkigu Hockneyk, bai eta bere lagun eta gertuko laguntzaileak ere; hala, artistaren bizitzaren barrura begiratzen du ikusleak. Instalazio hau berariaz da bizia eta berariaz gonbidatzen gaitu haren baitan murgiltzera; hemen, erretratuak pinturan duen papera berriz analizatzen du Hockneyk, sare sozialetako selfiek edo autoargazkiek erabat hartutako garaian. Sail honetan badago lan bat ez dena erretratua, natura hila baizik: modeloetako batek hitzordura huts egin zuenean margotu zuen Hockneyk, prest baitzegoen lanari ekiteko. Pertsona haren ordez, bere estudioan eskura zeukana islatzea erabaki zuen: fruta sorta bat.
Pintura tratatzerakoan Hockneyk duen maisutasunak eta lanen funtsezko elementuek duten itxura homogeneoak nabarmendu egiten dituzte erretratatutako pertsonen arteko desberdintasunak: haien izaerek mihisetik ateratzeko itxura dute, berehalakotasun goxoz.