Edukira zuzenean joan

Soto. Laugarren dimentsioa

Zeharkagarrien bilakaera

Info gehiago

Atalak

Soto. Laugarren dimentsioa

Erakusketa honek Jesús Rafael Soto (Bolibar Hiria, Venezuela, 1923–Paris, 2005) artistaren lanaren atzera begirako azterketa eskaintzen du. Esperientzia estetikoa denborazkotasunari, intentsitateari eta ikusleen parte-hartzeari lotutako zera moduan ulertzen zuen Sotok, eta horren arabera egituratu da Soto. Laugarren dimentsioa ere. Erakusketak XX. mendeko bigarren erdialdeko artea eraldatu zuen artista aitzindari honen ibilbidea berraztertzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Bost hamarkadatako ibilbidean zehar, funtsezko papera bete zuen Sotok artelanen irismena eta gizarte-funtzioa birdefinitzeko orduan. 1950eko hamarkadan pinturaren eta eskulturaren arteko ohiko banaketa urratuz, Sotoren lanak mailaz mailako bilakaera izan zuen esparru bisualetik haratago, eta paper nabarmena jokatu zuen hurrengo urteetan objektu artistikoaren kontzeptuak eman zuen bira erradikalean. Hala, hasierako ikerketa optikoetatik Parisko artista zinetikoen taldeko parte izatera pasa zen Soto —Jean Tinguely-rekin, Yaacov Agam-ekin eta Victor Vasarely-rekin batera—, eta nazioarteko talde garrantzitsuekin ere lotu zen, Zero taldearekin edo Londresko Signals galeriako zirkuluarekin, esaterako.

1967tik aurrera, Zeharkagarriak seriea lantzeari ekingo zion —plastikoz edo metalez landutako harizpi zintzilikariz osatutako egitura kubiko handiak—, bere karreraren amaiera arte landuko zituenak. Aldi berean, partaidetza-potentzial handiko obra piktoriko eta eskultorikoak lantzen jarraitu zuen, ikuslea obran guztiz sartu gabe garatzen zirenak, baina haren partaidetza eta mugimendua beti eskatuko zutenak. Zendu zen arte, Sotok tamaina handiko enkarguak lantzen jarraitu zuen espazio publikoetarako zein erakundeetarako.

“Laugarren dimentsio” baten ideiak espazioaren eta iraupenaren, forma plastikoaren eta denboran gertatzen den esperientziaren arteko batasuna dakar gogora, baita transzendentzia eta hiperespazioa ere, eta XX. mendeko artistek abangoardien espiritualtasun ia utopikoaren garaitik heredatutako funtsezko kontzeptuetako bat da. Sotoren ustetan, zientziarekin eta filosofiarekin partekatutako ikerketa-esparruan lan egin behar du artistak.

BESTE ATALAK

Soto. Laugarren dimentsioa

Soto. Laugarren dimentsioa, Atala, 2019

Info gehiago

Zeharkagarrien bilakaera

Soto. Laugarren dimentsioa, Atala, 2019

Info gehiago

Serie errepikakorrak

Soto. Laugarren dimentsioa, Atala, 2019

Info gehiago