Soto. Laugarren dimentsioa
Soto. Laugarren dimentsioa
Serie errepikakorrak
Atalak
Zeharkagarrien bilakaera
- Izenburua:
- Zeharkagarrien bilakaera
- Erakusketa:
- Soto. Laugarren dimentsioa
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Arte Zinetikoa |
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Soto, Jesús Rafael
Esperientzia estetiko gisa, Soto-ren obra abstraktu eta dinamiko guztietan aurkitzen du bidea laugarren dimentsioak, baina, batez ere, Zeharkagarriak ezagunetan. Lan horiekin, Sotok aurrea hartu zien 1970eko hamarkadatik aurrera XXI. mendearen hasiera bitartean arte garaikideak garatu zituen bide berriei, testuinguruari eta ikuslearekiko harremanei lotutakoak. Artistaren hitzetan, “Zeharkagarriak lanetan, eskuragarri dagoen espazio osoa betetzen duten eta obra bere horretan osatzen duten hari bertikaletan zein barretan barneratzen dira ikusleak. Momentu horretatik aurrera, ikusleak eta obra nahastuak gelditzen dira modu fisikoan eta askaezinean”. Serie honetako hasierako aleak gorputz bakarreko eskalarekin eraiki bazituen ere Sotok aski azkar ulertu zuen horrelako lanek esperientzia kolektiboak biziarazteko izan ahal zuten ahalmena.