Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Aurreneko urteak, 1948-1952

Info gehiago

Atalak

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Lygia Clark (Belo Horizonte, Brasil, 1920–Rio de Janeiro, Brasil, 1998) XX. mendearen bigarren erdiko sortzaile gailen bat izan zen, abstrakzioaren aitzindaria. Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948–1958 izeneko erakusketak artistaren formazioaren urte behinenen azterketa berri bat eskaintzen du, 1948 eta 1958 arteko aroarena, hain zuzen, figurazioaren eta abstrakzioaren artean esperimentatzen ari zenekoa, helburutzat zuelarik bere helduaroko sorkariak definituko zituen hizkuntza bisual ahaltsu bat artikulatzea. Bere hasierako lan figuratiboaren adibide nabarmenekin batera, Clarkek garai goiztiar horretan sortu zituen sail nagusietako pinturak biltzen ditu erakusketa honek, bere arte-ibilbideko aurreneko hamarkadaren ikuspegi funtsezko bat eskainiz.

Pintura “eremu esperimental” gisa hartzerakoan, izen hori erabili baitzuen artistak berak 1956an emandako hitzaldi giltzarrizko batean, Clarkek baliabidea birdefinitu nahi izan zuen, pintura tradizionalaren mugak zabalduz. Formazio ofizial bereziturik eduki gabe lotu zitzaion arteari; Rio de Janeiroko arte-giroan sartu zen 1940ko hamarkada bukaeran, eta parte hartu zuen mugimendu garrantzizkoenetan, hala nola baitziren Arte Konkretua eta Abstrakzio Geometrikoa, 1950eko hamarkadan zehar. Erakusketa hau Clarken bilakaeran zentratua dago, historikoki egituratutako hiru atalen bitartez: “Aurreneko urteak, 1948–1952”, “Abstrakzio Geometrikoa, 1953–1956” eta “Formaren aldaera: espazioaren modulazioa, 1957–1958”. Atal bakoitzak Clarken ideia esanguratsuenak aurkezten ditu, eta, obra hautatu batzuen bitartez, arretaz ispilatzen du bere garapen artistikoa.

Lygia Clarken aurreneko sorkarien erakusgarri honek, artistaren jaiotzaren mendeurrenean egina delarik, nazioarteko arreta berritua eskaintzen dio gerraondoko panorama latinoamerikarrean ezinbestekoa den artista bati.

BESTE ATALAK

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Atala, 2020

Info gehiago

Aurreneko urteak, 1948-1952

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Atala, 2020

Info gehiago

Abstrakzio Geometrikoa, 1953-1956

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Atala, 2020

Info gehiago

Formaren aldaera: espazioaren modulazioa, 1957–1958

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958, Atala, 2020

Info gehiago