Edukira zuzenean joan

Lygia Clark. Pintura eremu esperimental gisa, 1948-1958

hezkuntza-edukia

O Mundo de Lygia Clark

Didaktika-proiektuaren baitan, Museoak erakusketak osatzeko hezkuntza-espazioak diseinatzen ditu, eta jarduerak antolatzen; hala, tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu, bai aretoetan, bai online, erakusketak hobeto ulertzen laguntzeko eta artistei buruzko informazio gehiago eskaintzeko.

Kasu honetan, O Mundo de Lygia Clark (Lygia Clarken mundua) izeneko didaktikak testuinguruan jartzen du artistaren obra Latinoamerikako sormen-esparrua kontuan izanda eta 1940ko eta 1950eko hamarkadetan bertan nagusi izandako korronteak aintzat hartuta; Clarkek sortutako talde-ekintzen argazkiak eta bideoak tartean. Didaktikaren bidez, Clark plastikaren eta terapiaren arteko erdibidean zegoen arte esperimentalaren aitzindaria izan zela azpimarratu nahi dugu. Espazio honen alboan irakurketa-gune bat daukazu erakusketaren katalogoa kontsultatu nahi baduzu.