Edukira zuzenean joan

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945

Bartzelonatik Parisera

Info gehiago

Atalak

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1925–1940

Joan Miró (Bartzelona, 1893–Palma Mallorcakoa, 1983) XX. mendeko artista handienetakoa da. Haren obrak miresmena pizten du bere berrikuntza formal erradikalengatik, lehen abangoardien testuinguruan garatuak, batez ere dadaismoaren eta surrealismoaren inguruan. Kontu espiritualez ere interesatu zen Miró, mistikaz, irudipenez eta ametsez liluraturik. Era berean, irakurketa politikoak egiteko aukera ematen du haren lanak, nazionalismo katalanarekiko zuen begikotasuna eta diktadura frankistaren aurka erakutsi zuen jarrera ikusita. Hil eta berrogei urtera, haren arteak ez du batere galdu zeukan izaera enigmatiko liluragarri hura.

Artistaren ibilbideko funtsezko aldi bat aztertzen du Errealitate absolutua erakusketak: 1920tik —Parisera egin zuen lehen bidaiaren data— 1945era doana. Margolariak izan zuen etengabeko ideia-jasa da urte horietako ezaugarri nagusia, abiapuntuko errealismo magikotik hasi eta hondo anbiguoen gainean konstelazio itxuran edo flotatzen ageri diren zeinuz osatutako lengoaia pertsonalarekin buka. Eboluzio horretan nabaria da Mirók historiaurreko artearekiko —labar-pinturak, petroglifoak eta estatuatxoak barne— zuen erakarpena, artearen hastapenetara itzultzearen alde egiten baitzuen, haren jatorrizko zentzu espirituala berreskuratu nahian. Bizitako esperientzia etengabe eraldatzen zuen Mirók arte bihurtzeko. Zerbait zehatza ziren bere obretan margotzen zituen marka guztiak, eta errealitatearen beraren parte zen errealitate sakon batean ainguratzen zen.

BESTE ATALAK

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1925–1940

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Atala, 2023

Info gehiago

Bartzelonatik Parisera

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Atala, 2023

Info gehiago

Pintura onirikoak eta paisaiak

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Atala, 2023

Info gehiago

Espresionismoak. Konstelazioetarantz. 1945eko pintura zuriak

Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945, Atala, 2023

Info gehiago