Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik
[Iradokizunak]
Iruzkinak
[Pertsonaiak]
- Izenburua:
- [Pertsonaiak]
- Erakusketa:
- Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik
- Gaiak:
- Gizakia | Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Guggenheim Bilbao Museoa | Afrika | Londres | Pertsonak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Yiadom-Boakye, Lynette
Lynette Yiadom-Boakye artista eta idazle britainiarra irudimenetik abiatuta bakarka zein taldean irudikatzen dituen pertsonaien koadroengatik da ezaguna. Erakusketa honekin, Guggenheim Bilbao Museoak artistaren 70 lan berri baino gehiago aurkezten ditu, guztiak ere 2020 eta 2023 bitartean sortuak.
Yiadom-Boakye guraso ghanatarren alaba da, eta Londresen jaio zen 1977an. Arte-ikasketak egin zituen Falmouth College of Art eta Royal Academy Schools ikastegietan. Hasiera batean, aurrez aurreko marrazketa izan zen haren trebakuntzaren muina, baina laster ohartu zen erretratuaren zehaztasuna baino gehiago, margotzea bera zela gustatzen zitzaiona.
Yiadom-Boakyek olio-pinturarekin lan egiten du, dela mihise gainean, dela liho landugabearen gainean, eta azkar egiten ditu koadroak —sarritan, egun bakarrean—. Ez du modeloekin lan egiten; horren ordez, topatzen dituen irudiak, argazkiak eta ebakin-albumak baliatzen ditu abiapuntu gisa. Kolorea, argia, keinuak edo eguneroko objektuen konposizioa behatzetik sortzen dira haren ideiak. Artistaren ustez, margotze-prozesua komunikatzeko modu indartsu bat da, hitzetatik haratago doana.
“Hori guztia mihisean osatzen da gero... Eta hortik sortzen den lengoaiaren asmoa ez da pentsaraztea bizitzatik zerbait atera nahian nabilela ondoren pinturara eramateko, baizik eta pinturari berari hitz egiten uztea”.